Edirengia
Lehen perediküa.
Jelkaldiak :
Satanak sü emaile.
1 - Eüskaraz ikasteko, baserriala.
Kanta I : Bai eüskarari.
2 - Aberriaren aldeko mitina, emaztegeiarekin.
3 - Ezteiak Maria Josefa Ganuzarekin (Aingürüak).
Kanta II : Amodioaren hatsa.
4 - Madrileko ganbaran depütatü.
5 - Militarrak altxatü direla. Eüskal gobernü bat eraiki nahi dü Agirrek,
armen erostera igorten dü Monzon (Barne ministroa da).
6 - Eibarreko güdüka : Eüskaldünak irabazle.
Kanta III : Itxaropena.
7 - Agirre eta Monzon gerlaren norabideaz elestan. Güdüka.
Eüskaldünek galdü.
Kanta IV : Zuri Eüskal Herria.
8 - Emaztearekin Ameriketan, Mexicon (Marseillatik abiatzen da
Alsina itsasuntzian)
9 - Iparraldealat horra dira.
10 - Artzainak Eüskal Herriko mendietan.
Kanta V : Bortüetan artzaina.
11 - Eüsko güdarostea desarmatü behar dü Leizaolak.
12 - Gobernütik hürrüntzen da Monzon,
Agirre-ri agurra.
Kanta VI : Batasuna.
13 - Agirre Lehendakaria hiltzen da Parisen 1960/III/22,
haren korpitza hartzen dü Monzonek etxen (Aingürüak).
14 - Antzerkigintzaz gazte multzo bati mintzo, Jean Hiriart-Urruty-k
deitürik, Garroko jauregian, 1960-ko abentüan.
15 - E.T.A-ko elibatekin Kordelieren karrikan.
Kanta VII : Itziar-en semea.
16 - Anai Artea Alkartea aita Larzabal eta Anjel Arregirekin.
17 - Burgoseko Auzia (1970/XII), garaile Eüskaldünak
(Etxabe, Larzabal eta Monzon-ekin).
Kanta VIII : Lepoan hartu.
18 - Gose oporra Baionako katedralan, 1971/V. Frantziako gobernuak
kanporatzen dütü Eüskaldünak (prefeta mezülari).
19 - Algortan hiltzen Txikia 1973/IV/19-an.
ETA-k ehaiten dü Carrero Blanco 1973/XII/20-an.
Kanta IX : Txikia.
20 - Franco hilik, Madrileko Türk emazteak 1975/XI/20an.
21 - Hegoaldera deitürik dira Telesforo eta Maria Josefa.
22 - Monzon berriz depütatü. Libertatearen ibilaldia Herri Egüna
1977/X/28 Arazuri mendian.Türkek üngüratürik preso ezarten düe.
23 - Popülüak hortara behartürik, Monzon libro üzten düe.
Kanta X : Irabazi dügü.
24 - Monzon Baionan hiltzen da 1981/III/9an.
Kanta XI : Monzonen azken otoitza.
Azken perediküa.
Kanta XII : Larraine, gure herria !
17
Lehen perediküa
1 - Agur bat beroa dügü
kantatzez nahi hedatü
Honat jin* zideen oroer etorri
historia bat kontatü.
2 - Monzonen bizitzea da
egünko gei* berezia gaia
Trajeria* honekilan pastorala
ikertüz haren bizia. (eta ez tragedia)
3 - Hau sortürik zen Bergaran
ikasi züen gazterik
Tolosa ondoan eüskara
arbasoen xendetarik.
4 - Haütatü züan Maria
emazte zoin berezia
Ekintzetan, nekezietan
lagüntza paregabea.
5 - Bere eüskaldün ideiak
goizik zütüan asmatü
Eta politika mailan
bere bidea haütatü.
6 - Eüskal Herriko bozketan* bozkak : bozketak,
haütatürik ordezkari hauteskundeak
Izentatürik izan zen
barne ministro güdari.
7 - Gerla galdü bezain sarri* laster
hürrün* ihes egin züan urrunera, urrutira
Ameriketan zen hasi
antzerki idazlanetan.
8 - Geroztik iparraldean
Donibane Lohizunen
Et(a) Eüskal Herri barnean
goraki obra hedatzen.
9 - Anai Artea Alkartea
sortürik ihesliarren* iheslarientzat
Bere zonbait lagünekin
düe hanitx salbatüren.
10 - Prentsaurreko eta mitin
eginen dü hanitxetan
Gose oporra*, presoa gose greba
dirate ondoramenetan.
11 - Abertzale handietan
date* haren historia izanen da, izango da
Izan beita egiazko
eüskaldün zerbütxaria.
12 - Orai gitean goxoki
so-egile maitagarriak
Pastoral baten izadian* munduan
sar lasaiki oro lotüak.
Satanak sü emaile
Jelki tiatre zolatik Lazkarro* eta Lozabi* satanak.
(Latza eta Listafina, liztor txikia)
Lazkarro
13 - Nontik horra* hiz Lozabi heldu, etortzen
nahasbide ezaririk
Hegoaldeko bidetik
ala Xibero aldetik.
Lozabi
14 - Zure menpean nükezü
güdarier bühürtzeko* buru emateko
Poesiaz, antzerkiaz* teatroaz
behar bada trüfatzeko*. burlatzeko,
adarra jotzeko
Lazkarro
15 - Behar diagü nabarki* klarki
izan süpizle gidari
Tilet* zonbait haütatürik zizta, ziztada
traputzak gure bazkari.
Lozabi
16 - Gizon pardeildünentako* traste, piltzar
badit dantza egiteko
Altxa detzagün aztalak* orpoak, trakoiak
Pekü* sordei* ezarteko. kalte tzarragoa,
gaiztoagoa, makurragoa
1. jelkaldia
Baserriala joaiten da Monzon bere eüskararen trebatzera.
Jelki Monzon, Aita, Ama, Isidro anaia, Lizardi, Amaia...
Isidro
17 - Zeren gü heben* ützirik hemen
joaiten hiz baserriala
Entelegatzen* ez diat ulertzen, konprenitzen
aitak et(a) amak bezala.
Monzon
18 - Ago bakean Bergaran
etxekoak* lagünt goxoki aita-amak, gurasoak
Nik behar diat emeki
eüskara hezi osoki.
Aita
19 - Arren* hola denaz gainen beraz
abiloa* bihotz arin habil, hoa
Gü botzik* gütükek beti pozik, kontent
harremanetan hirekin.
Ama
20 - Urkizun ene semea
badük arren* adiskide beraz
Eüskaldünak dira oro
egin etzak hire kide.
Lizardi
21 - Ni ere han bizi nüzü
haütatürik ber bidea
Agian ene lagüna
sari* dükek ber fedea. laster, berehala
22 - Errepüblika horra da
non da eüskaldün gogoa
Behar da egün hedatü
heben abertzalegoa*. patriota
Kanta I
Bai euskarari
Eta bai !, eta bai !
Nik euskarari bai (e)ta bai.
Uso* zuria, uso gorria ürzo
Dantzan nabil* suaren gain... nabila, ibilten niz
Uso gorria, uso zuria,
Herriak euskarari bai !
Neure kabia* daukat garretan habia
Neure umeak, neure zain* ! haidürü, beha
Nago odoletan garretan
Txinparta* gainetan. txinka, pindarra
Neure umeak, neure zain...
Uso zuria aurkitu* dute ediren, kausitü
Hotzak dardaraz* erd(i)hila... ikaraz
Uso gorria garretan dator
Euskal Herriaren bila*... xerka
Uso zuria lehengoa duzu,
Uso gorria geroa...
Euskal Herritik uso bakar bat
Eguzki aldera doa...
Sanjuan loreek* usaina dute, liliek
Eta herriek arima...
Euskal Herria euskara barik* gabe
Irin gabeko ogia !
Euskal Herria euskara gabe,
Hegal gabeko usoa !
Uso gaztea airatu hadi
Eta eguzkiraino hoa !
Eta bai !, eta bai !
Nik euskarari bai (e)ta bai !
Eta bai !, eta bai !
Guk euskarari beti bai !
Hitzak : Telesforo Monzon
Ahairea : Herrikoa
2. jelkaldia
Aberriaren aldeko mitina.
Jelki Monzon, Maria Josefa emaztegeia, Miren, Usue,
Begoña, Terexa eta Ajuriagerra, alderdiko bürüzagia.
Maria Josefa
23 - JEL alderdian sartürik
Eüskadiko buru batzar* biltzar
Eta laster depütatü
badüzü indar non ezar.
24 - Emazte güzientako
balükezü egiteko
Eta prefosta* ere bai jakina, bistan dena
Eüskaldünen laüdatzeko.
Monzon
25 - So egizü* üngürüan begira(tu)
herriaren zerbütxüan
Bagira hanitx bidean
abertzaletarzünean.
26 - Bena bestalde zuretzat
ene bihotza zitazüt
Aldikal* süaz beztitü aldiro, aldi oro(z)
egün aitortzen dereizüt.
Maria Josefa
27 - Beti plazer handia dit
nik ere zure ondoan
Zü ezagütüz geroztik
amodioa düt gogoan.
Andoni
28 - Zoinen eijer* amodioa pollit
hitzik gabe begietan
Plazer düt züen ikustez
gaineala ber bideetan.
Ajuriagerra
29 - Algarrekilan xedeak
hola dira egingarri
Emaztea gizonaren
zonbat ordüz altxagarri.
30 - Bena bizi dük jentea
tenore lazgarrietan
Behar diagü plantatü
irabazi bai bozketan*. bozketak, hauteskundeak
3. jelkaldia
Monzonen ezteiak, Maria Josefa Ganuzarekin.
Jelki Monzon, Maria Josefa, auzapeza eta Monzonen
lagünak. Erditik apeza eta aingürüak.
Auzapeza
31 - Egün gira plazerekin
bi bihotzen jüntatzera
Heltü* oro algarrekin arribatu, ailegatu, iritsi
hau beita biltzar ederra.
Apeza
32 - Maria Josefa Ganuza, hartü nahi düzüa esposetako,
Telesforo Monzon, hortxe dena ?
Maria Josefa
33 - Bai.
Apeza
34 - Eta zük Telesforo Monzon, hartü nahi düzüa
esposatako Maria Josefa Ganuza, heben dügüna ?
Monzon
35 - Bai.
Apezak (benedika)
36 - Jinkoak eman deizüe
amodioa, fedea
Ez desegin deüserengatik
gure legea eliza.
Aingürüak
37 - Egün zidee* ezkontürik zarete, zaudete
Jinkoaren aitzinean
Hor lagün eta lankide
borrokarien bidean.
38 - Bizia lüze dateke
beharko norabidetü
Ertza* eder ikusteko bazterra, hegia
algarri beti fidatü.
Kanta II
Amodioaren hatsa
Igaraiten denean, bi jenten artean buru eman,
Ez da behar bühürtü*, holako denean aurka egin
Aspaldian gogoan, edo ühülgüan* durunda, trumoia
Heltzen zaikü oroer, bihotzen barnean.
Amodioan oreka, hauskor artetarik
Hartzen dü zonbaitetan, molde orotarik
Ordüan egon azkar*, ez ützi arterik indartu
Hola beita egiten, bizi bat ederrik.
Amodio goxoa, zoiñen miresgarri
Batean solasbide, bestean pizgarri
Aize gorri bai xuri, beti sendigarri
Ausarki* dü etxeki, esposer lokarri. joriki, nasaiki,
ugari
Arrapika
Amodioaren hatsa, heltzen da isilik
Haren hegalaren pean, ez üken axolik
Mendre ala pare gabe, ez da haütatürik
Alta zahar edo gazte, denak aldatürik.
Hitzak : Jean Bordaxar
Ahairea : Jean-Louis Aramburu
4. jelkaldia
Monzon, Madrileko parlamentüan depütatü, beste gazte
zonbaitekin. Kiristien aldetik, jelki eüskaldün depütatüak.
Türken aldetik, espaiñolak eta horien lagünak Doña Zorri,
Doña Zozo, Doña Usain, Doña Ttonttor, Doña Sabelkoi.
Monzon
39 - Eüskal Herriak goraki
erakutsi dü bozketan
Autonomia dü nahi
geroa hartüz esküetan.
Don Justo
40 - Badakiagü oroek
probintzia güzietan
Gei düzüela berriz jarri
hori nahaskerietan.
Agirre
41 - Hegoaldeko indarra
eraiki behar dügüla
Popülüaren galtoa* eskaria
ez düt ahazten seküla.
Don Astolarri
42 - Eüskaldüna lanjerosa* arriskutsua
emaiten dü arrenküra
Beti danik gure traba
hedatzen beitü gezürra.
Irujo
43 - Zer den egün züen lotsa* beldurra
askitan ikusi dügü
Eta züer üztartzeko
ez girate aski bürüngürü*. zorabiatuak
Don Kasko
44 - Erresumaren* honetan Estatua,
har dezagün Nafarroa batzuetan erreinua
Eta ikusiren dügü
eüskaldün ahoberoa.
Kiristien aldetik badoatza eüskaldün depütatüak,
türken aldetik espaiñolak.
5. jelkaldia
Militarrak altxatü direla, Eüskal gobernü bat eraikitzen dü Agirrek,
armen erostera igorten dü Monzon gerla hüllan beita.
Jelki Agirre, Leizaola, Irujo eta Eüskaldün zonbait.
.
Agirre
45 - Eüskadiko Lehendakari
Bozken* bidez haütatürik bozketen
Orai behar düt altxatü
gobernü bat bertan txütik.
46 - Gerla zibila beitügü
behar diagü armatü
Monzon abiloa* zale habil, hoa
erosle haigü haütatü.
Monzon
47 - Banoazü orai bertan* berehala
Europa düt kurritüko
Ertzaintza* bat airatürik euskal polizia
heben züen zerbütxüko.
Leizaola
48 - Frankistak dira hüllantzen* hurbiltzen
behar dügü Gipuzkoa
Ifernütik begiratü
zaintüz eüskaldün gogoa.
Irujo
49 - Bizkaiko gazteria
Date* bihar güdaria izanen da, izango da
Altxa dezagün armada
segitzez Lehendakaria.
6. jelkaldia
Eibarreko güdüka 1936-eko setemerez, armak heltzen itsasotik.
Jelki eüskal güdariak : Monzon, Agirre, Urreztieta, Beldarrain,
Rezola, Irujo, Leizaola, Pikaza..
Monzon
50 - Itsasotik heltzen zaikü
Lezo de Urreztieta
Nik erosi* armekilan erosiriko
har detzagün esküetan.
Agirre
51 - Lehen beno lehen dütügü
horik oro karreiatü
Eibarren ekürüarazi* geldiarazi
otso beltzak kanporatü.
Pikaza
52 - Ni aldiz Ertzaintzarekin
banoazü Bilborano
Konpainia bat hartzen düt
güdarien lagüntzeko.
Beldarrain
53 - Orai lürreko armada
ontsa dügü antolatü
Goratü behar düt Lezo
harek beitü baldintzatü.
Rezola
54 - Aski badit bülegoan
eginik lan itzalpean
Italiano, aleman
ezar ditzagün kanpoan.
Leizaola
55 - Lürrean eta zelüan
faxistarren alkargoa
Behar dügü beheratü
eta garaitü otsoa.
Jelki, Türken aldedik : Mola bere soldadoekin, Alemananak
Schmidt eta Wandel eta Italiano zonbait.
Mola
56 - Egün heziren zütüegü
ontsa lagüntürik gira
Suntsitürik beitateke
Eüskaldünen aberria.
Schmidt
57 - Gure hegazkin arinak
dira zure zerbütxüko
Bonba tornü* bat barnean orgatara, gurditara
aisa dügü hedatüko.
Güdüka.
Schmidt eta Wandel hilik.
Eüskaldünak garaile. Frankisteak ihes Türken aldetik.
Irujo
58 - Etsaia gibel* hasi dük gibelera, atzera
agian beita düdatü ?
Beste güdükarik badate
behar dükeagü prestatü.
Monzon
59 - Popülüa ari zaikü
presoneren porrokatzen* xekatzen
Ekürüarazi behar diat
ez beitüe gogozkatzen.
Agirre
60 - Ehüneta lauetan hogei
hilik ezin ekürüarazian
Egin ditzegün ordari
ehortzetak agerian.
Kanta III
Itxaropena
Itxaropena* eder, haurraren begian esperantza
Egoiten balinbada, haren bizitzean
Zure itxura argi, gaühaldi beltzean
Ezaxol zirateke, beti bihotzean.
Esperantxaren garra, batean desbardina
Goiz edo berant zira, bai dolore mina
Esküak apaltürik, gogoan jakina
Bena zer egin behar, goatzan aitzina.
Gizon ala emazte, ber itxaropena
Amets baten izarra, hori da ororena
Zü zira ederrena, gaü eta egüna
Bakoitxari eskentzez, gogoan dügüna.
Arrapika
Itxaropena beti, behar da ospatü
Zühainaren erroak, barnatik lantatü
Eüskaldün izateko, zütügü haütatü
Gogoa zurekilan, gira abiatü.
Hitzak eta ahairea : Jean Bordaxar
5
7. jelkaldia
Eüskadiko bürüzagiak eta güdariak gerlaren norabideaz elestan.
Jelki Agirre, Leizaola, Monzon, Beldarrain, Castet, Irujo, Ajuriagerra.
Agirre
61 - Ixterbegia* orotarik etsaia
orai heltzen ari zaikü
Ihesbiderik ez dügü
behar dügüa etsitü ?
Monzon
62 - Eibar, Durango, Elgetan
gure hilen omenetan
Ez dezagün ützi ere
Bilbo haien esküetan.
Leizaola
63 - Egün Bilboko karrika
etxeki behar dügüla
Hori da ene xedea
haien menpean seküla.
64 - Heben diren presonerak
lagüntüko dütüagü
Lekü segür batetara
ez da behar mendekatü.
Jelki Mola, Mancini, Beato, Biagio eta soldadoak. Güdüka.
Mola hilik eta Castet komandanta. Eüskaldün bürüzagiak
ihes, egon Ajuriagerra eta Mancini, soldadoekin.
Ajuriagerra
65 - Bilbo galdü bezain sarri* laster
Agitü* niz ordezkari gertatu
Enetako da kargüa
izateko tratülari.
66 - Armak pausatzen dütügü
segürtatüz larderia
Nahi dizügü halere
presoneren ohorea.
Mancini
67 - Gerla galdürik düzüe
baldintza* xüxenak dira kondizione
Hartzen düt erabakia
eta hortan ba(ra)tzen gira.
61
Kanta IV
Zuri Eüskal Herria
Nork ikusi dü, goiz azkorrian, leinürü* paregabetan distira
Nork ezarri dü, besten menpean , betikoz dolü batetan
Bere legeak eta foruak, galdürik gaü zabaletan
Eüskal Herria, bere jentea, egün pena handietan.
Gure bihotzez eta begiez, zütügü beti miratü* miretsi
Paregabeko izar berezi, kantüz ere izentatü
Bena etsaiak egün zanpatü, dolürik gabe zapatü
Ikusi gabe, argiñabarra, behar düzü akabatü.
Arrapika
Hebenko lürraldea, beitzen lotsagarri* beldurgarri
Joan behartü zaikü, ützirik lokarri
Bena egonen gira betikoz güdari.
Zuri Eüskal Herria, lotürik egarri.
Hitzak : Jean Bordaxar
Ahairea : Niko Etxart
8. jelkaldia
Eüskal Herritik joan behar dü Monzonek, bere emaztearekin.
Jelki Monzon eta Maria Josefa.
Maria Josefa
68 - Lehen beno lehen dügü
behar orai abiatü
Franco-ren esküpeetan
ez beita behar baratü*. gelditu, egon
69 - Donibane Lohizüne
behar dizügü haütatü
Ezagützen dit etxe bat
behar beitügü gordatü.
Monzon
70 - Ez girateke gorderik
Frantzian beit(a) alemana
Egün güziez ondoan
goatzan Ameriketara.
Maria Josefa
71 - Marseillatik abiatüren
gira itsasuntziarekin
Mexicon egonen gira
beste lagün zonbaitekin.
9. jelkaldia
Monzon, bere emaztearekin, horra da Ameriketatik 1946-an, gerla
Europan ürrentü bezain sarri. Donibane Lohizünen egonen dira,
harremanetan sartzen dira Begiraleak taldearekin.
Jelki Monzon eta Maria Josefa, Gaxuxa, Maider, Dominika, Usue,
Terexa, Maitena, Begiraleak taldekoak eta Larzabal apeza.
Monzon
72 - Züen agurtzera nüzü
egün horra plazerekin
Jakinik antzerkietan
ahal badela zer egin.
Larzabal
73 - Guretako ohorea
zure heben ükeitea
Aisa dizügü eginen
zerbait ikusgei haütüa*. hautuzkoa, bikaina
Gaxuxa
74 - Entzün dit Ameriketan
ere idatzi düzüla
Antzerki bat edo biga
egia hori hon deizüla ?
Dominika
75 - Nik badakit besten ganik
egin düzüla kantore
Eman ezagüzü otoi
Gaur entzüteko fabore.
Maider
76 - Audela* ments badizügü gaineala, gainera
gure taldean arizale
Aisa emanen deiküzü
dritxoa* oroer zalhe. ditxoa, zirtoa
Maria Josefa
77 - Nik uste dit Telesforo
"lau kantari eta txori bat"
Horiekilan emaiteko
izan ahal lizate bat.
Monzon
78 - Ikusten dit ez düdala
orai mintzatü beharrik
Ordüan dütüt gogo honez
züekilan hartüko kargüak.
10. jelkaldia
Jelki artzainak, 1946-eko üztailan, bortüko bazkalekü batetan.
Battitta
79 - Eüskal Herriko mendia
bedatsean zoin berdea
Gogoan aldiz artzainak
bere aberri maitea.
Antoni
80 - Hortxe diaigü gure lürra
alde batetik faxisma
Bestetik lagüntzalea
horren esküetan arma.
Mattin
81 - Iratzar hadi lagüna
Heltü* dük libertatea arribatü, iritsi
Frantzian bai Espainian
orai beitügü bakea.
Johane
82 - Goatzan arren* kantatzera beraz
Ahüzkiko ütürriala
Antsiaren* ohiltzeko arrangura, kezka
ahal bezain berehala.
Kanta V
Bortüetan artzaina
Bortüetan artzaina, bedatsean ageri
Ardi saldoarekin, han dü bizigarri
Lagün zonbaitekilan, hartürik lokarri
Eüskal Herri orotan beita maitagarri.
Botzik egoiten bada, bortüan berbera
Ezagützen ere dü, hanko goi behera
Haro* gaitza denean, ardien biltzera aroa
Eta ments badelarik, baxen* ikertzera. amildegia,
erroitza
Beti danik badaki, zer den batarzüna
Ardane, Nabolegi, ber alkartarzüna
Lürralde güzietan, ber anaitarzüna
Artzaina bortüetan, zer handitarzüna.
Arrapika
Bortüetan artzaina, behar da aipatü
Herria maite beitü, harek dü moldatü
Arbasoen indarra, ere ohoratü
Süharki gure lürra, betiko laüdatü.
Hitzak : Jean Bordaxar
Ahairea : Robert Larrandaburu
73
11. jelkaldia
Eüsko güdaroztea desarmatü behar dü Leizaolak.
Jelki Leizaola, Ordoki eta güdariak.
Leizaola
83 - Berri txarra behar deizüet
zorigaitzez jakinarazi
Desarmatü behar dela
armada hel bezain sarri*. laster
Ordoki
84 - Frantzian gerla eginik
güdüka bat irabazirik
Ordai deüsere ez dizügü
ükenen horien eskütik?
Leizaola
85 - Ikustaterik* ez düe begirunea,
Frantzian eta mündüan esker ona
Amerikak ützi gütü
jarriz Francoren aldean.
Ordoki
86 - Eüskal Herriko mendian
prestik dira batailuak
Zer erran behar deiegü
horik orotan hedatüak ?
Leizaola
87 - Bürüaz beste egite
lükek Francori lotzea
Lagüngoa gabetarik
ezinezko dük leizea.
88 - Deitü behar dütük oro
gobernüaren izenean
Ez dük best(e) elkibiderik* aterabiderik
egoera ahül hontan.
12. jelkaldia
Gobernütik hürrüntzen da Monzon, erakustez bere
ezadostarzüna Lehendakariari. Jelki Agirre eta Monzon.
Monzon
89 - Agur Lehendakari jauna
atzoko gazte lagüna
Egün deiat aipatüko
ene gogoan düdana.
90 - Enetako gobernüa
gaur dük sütondo xokoan
Eta eüskaldün jentea
etsaiaren üztarrian.
91 - Eüskararen ikaskuntza
eta ondare güzia
Orai galtzen ari dira
zinez ahalkegarria.
Agirre
92 - Eüskadiren altxatzeko
behar dük entelegatü
Eüropan demokrazia
nahi dügüla lantatü.
93 - Audela Errepüblika
arrajinen dük Espainian
Enetako harekilan
egin behar diagü lan.
Monzon
94 - Enetako ez dük hola
behin ere salbatüko
Horrengatik hürrüntzen nük
Eüskadiren bermatzeko.
Kanta VI
Batasuna
Aupa gizona, jaiki mutil !
Atzar emazte (e)ta neskatil !
Borrokarako dei eginez
Irrintzi bat dabil !
Euskal Herria diagu zai,* zain
Presoak* eta hilak ere bai ! presonerak
Abertzale izan ezkero* gaur, izanez geroz
Gauden denok anai !
Borrokari, luza zaidak eskua !
Huna hemen nerea zabalik !
Euskaldunok banan-banan* hiltzea, bederazka
Otso beltzak ez dik beste nahirik !
Euskadiren alde
loturik bagare,
Goaz borrokara !
Nagusituko bai gare !
Gerokoak geroko utzi !
Gaur herriak ziok :
Nahi diat bizi !
Otso beltza gauaren gauaz heldu,
Artzainak zebiltzala kalakan...
Goizean goiz, odolez gorrituak
Hamaika ardi hilak belarditan...
Artzain kalakari,
Atsoa dirudi,
Har makilak eskuan
Eta lotu etsaiari !
Anaien aurka* ez habila ! aitzi, kontra
Otso beltzarentzat atxik makila !
Agur agur ! Ander(e) askatasuna !* libertatea
Agur agur ! biharko Euskadi
"Eguzkitan dantzatuko gaituzu"
Errana diot maiteñoari !
Besoak loturik,
Ez dugu pestarik,
Nola dantzatuko
Biok belaunikaturik ?
Lehenik urratu katea*, kateña
Gero libro izanen dantza egitea.
Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon
13. jelkaldia
Agirre Lehendakaria hil da Parisen 1960ko martxoaren 22an.
Jelki Maria Josefa eta Telesforo. Kanpotik horra zaie Irala,
Lehendakariaren idazkari nausia.
Irala
95 - Berri gaixtoz horra nüzü
Agirre zentü ziküzü
Lehendakari berria
Leizaola dikezügü.
Monzon
96 - Gizona, harritzen naizü
nolaz ote da posible ?
Eri* zenik ez dit entzün, gaxorik
Azkarra* züzün Agirre! indartsua
Irala
97 - Arrenkürek* higatürik kezka
gaizkitü da bihotzetik
Eta denbora gütiñiz
baratü* hatsa galdürik. gelditu, egon
98 - Haren azken nahia da
Donibanen pausatzea
Nola ikusten düzüe
ehortzeten plantatzea ?
Maria Josefa
99 - Elizalako bidean
etxe hau harena date* izanen da, izango da
Eta jentetze güziak
heben bisita dezake.
Monzon
100 - Parropia (e)ta herriko
bürüzagi jaunekilan
Behar dena eginen düt
ohoreak üken ditzan.
Irala
101 - Zinez eskertzen zütüet
adiskide hoberenak
Politikaren gainetik
oro hartzen gütü penak.
Jelki korpitza, Mgr Mathieu Akizeko apezküpü hazpandarra, apezak
eta aingürüak. Jelki Leizaola eta beste bürüzagiak, Fidela eta beste.
Mgr Mathieu
102 - Egün joan zaikü beraz
heben borrokatü eta
Deitürik Jinkoak bere
zelüetako alorreta(ra).
103 - Eüskal Herriarentako
eman dü bere bizia
Horren gatik ere orai
üken dezala zelüa.
Aingürüak
104 - Ezagütü düzü pena,
gerla eta franko neke
Zelüko Jinkoarekin
har ezazü otoi bake.
105 - Zure bizia llabür zen
bena izan da betea
Bihar ikusiren düzü
zure lürra salbatüa.
"Gerlaz" dantza, Agirre eta güdarien omenez.
14. jelkaldia
Ikastaldia Garroko Jauregian 1960-ko abentüan, Jean Hiriart-Urruty
apezak deitürik. Jelki Hiriart-Urruty apeza, Eüskaldün gazteriako
Joana, Maite, Henri, Daniel, Maritxu eta beste gazte zonbait.
Hiriart-Urruty apeza
106 - Egün gurekilan dügü
Telesforo Monzon jauna
Antzerkigile, poeta,
ihardesle ezagüna.
Monzon
107 - Antzerkia*, poesia teatroa
zoinen diren miragarri
Bizitzea hola beita
gabezia harrigarri.
Henri
108 - Zure idazlana dügü
beti danik amiatü
Indar emaiten osoki
nahi nüke ohoratü.
Maritxu
109 - Talentüz beterik zira
kantü ederren hontzeko
Gogo honez nüzü beti
prestik horier behatzeko.
Joana
110 - Badakigü aberria
düzüla lehentarzüna
Aipa izagüzü otoi
nola egin batarzüna.
Monzon
111 - Aberria, batarzüna
Herriaren hontarzüna
Egün oroz behar üken
gogoan alkartarzüna.
Maite
112 - Iparraldean behar da
giro berri bat moldatü
Eüskaldünak aküilatü
jentartea bai aldatü*. kanbiarazi
Monzon
113 - Ikusten düt gazteria
kartsü dela heben ere
Plazer düt hola ikustez
geroko date fabore.
15. jelkaldia
ETA-ko elibatekin, Kordelieren karrikan.
Jelki Monzon, Iñaki, Xabier, Joseba, Pantxika, Itziar, Semea, Maddi.
Iñaki
114 - Agur Telesforo Jauna
ikusi düzü güdüka
Gük aldiz orai gorderik
egiten dügü borroka.
Andoni
115 - Ezinezko zapatzeaz
gira ahoak tapatürik
Orotan da polizia
armaz ere kargatürik.
Pantxika
116 - Ehünka düe zehatü* zanpatu
abertzale (e)ta langile
Demokraziarik gabe
diktatüra beita jabe.
Monzon
117 - Ikusten diat maleruski
zertan den gure Herria
Askatü* behar da bihar libratu
horrez gure aberria.
Xabier
118 - Hanitx lagün badirade
heben presontegietan
Oinazkatürik gogorki
egartezin gogoetan.
119 - Bortizkeria dateke
bihar gure epaikari
Libertatearen alde
etsaia dezagün bahi.
Kanta VII
Itziar-en semea
Itziar-en semeak
Ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean*, aitzinean
Tinko ta isilik egoiten.
Itziar-en semea, hori duk mutila !
Nihor salatu baino nahiago du hila...
Harro* egon litake Maddi neskatila, fier, burgoi
Ezpetxetik* jali (e)ta joanen zaio bila ! presontegia
Maddi neskatila, hori dun mutila !
Nihor salatu baino nahiago du hila !
"Haurra, zer egin haute holan agertzeko ?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko !
- Izenik eman al duk ? Esantzak* egia ! erran
- Ez ama, ez dut eman ! Jalgi naiz garbia !
- Jalgi haiz garbia ?
- Bai ama, egia !"
(E)ta amak eskaini zion klabelin* gorria... krabelina,
julufraia
Zazpi gizon nituen joka inguruan...
Makilaz hartu naute ostikoz lurrean...
Baina nik ez dut eman lagunen izenik !
(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik* ! gabe
Lagunen izenik ez baitut eman nik...
(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !
Lau aldiz sartu naute urean burua...
Zangotik euki* naute zintzilikatua... eduki, atxiki
Baina nik ez dut eman lagunen izenik !
(E)ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik !
Zangotik zintzilik, ni beti isilik !
(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !
Izerdia (e)ta odola burutik behera...
Ezpainak urratu (e)ta azazkalak atera...
Baina nik ez dut eman lagunen izenik,
Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !
Odolez beterik, ni beti isilik !
(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !
Itziar-en semeak
Ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean*, aitzinean
Tinko (e)ta isilik egoiten...
Ezpetxerat igorri dute,
Amak ez du ezagutu...
(E)ta Maddik, polliki polliki,
Eman diozka bi musu...
Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon
103
16. jelkaldia
Anai Artea alkartea eraikitzen da 1969-urtean, iheslarier heltüra
egiteko. Jelki Aita Larzabal eta Arregi, Fagoaga bedezia eta Monzon.
Monzon
120 - Bada hanitx borrokari
hegoaldean bilatürik
Behar dügü zerbait egin
balin bada batarzünik.
121 - Alkarte bat sor dezagün
iheslarien hartzeko
Lana eta segürantxa
horier heben eskentzeko.
Aita Larzabal
122 - Etxalte bat ikusten düt
Donibane Lohizünen
Holaz hegatz* bat dükegü teilatua
Orai danik behardünen.
Aita Arregi
123 - Ni bezala lagün franko
badira ihes joanik
Emanen deiküe orai
lagüngoa bihotzetik.
Fagoaga
124 - Nik ere parte hartzen düt
alkartearen lanetan
Bedeziaren* beharra medikua,
beitate zorigaitzetan. sendagilea
17. jelkaldia
Burgoseko auzia, 16 Eüskaldünentako, 1970-ko abentüan.
Ber denboran, Donostiako aleman kontsüla ETAk hartzen dü.
Jelki Monzon, Aita Larzabal eta Etxabe.
Etxabe
125 - Bihar bertan den auziaz
erran behar da berria
ETAk hartürik dela
Donostiako Beilh kontsüla.
126 - Burgoseko adiskideen
zortea ikusi eta
Haren bizia dateke
Eüskaldünen bermegoa.
Aita Larzabal
127 - Behar dügü arrunt* erran berehala
elkarrizketa egitez
Mündüko berrikarier
alkartearen hots bidez.
Monzon
128 - Banoazü erraitera
hel ditean guregana
Aipa dezegün halaber
presoneren izatea.
Hiruak badoatza kanpo. Jelki Onaindia, Izko, beste hamalau lagün
eta Franco, espainol militar auzitegikoekin (guardak).
107
Franco
129 - Manzanas eho* düzüe hil, erail
terroristak beitzidie
Holako tzarkeriekin
hiltzea merexi düzüe.
130 - Eüskaldün abertzalegoa
Erauzle* baizik ez beita iraultzaile
Mündüari behar dügü
erakutsi eztabada.
Auzitegiko presidenta
131 - Audela* Iruñan ere gaineala,
sartü dira presontegi(a)n gainera
Esküak armaz beterik
zer behar da horier egin?
Izko
132 - Ez gira gü ehaileak* hiltzaileak,
nahi günüan libratü eraileak
Arantxa gure lagüna
hau beitzünüen zerratü*. hetsi, itxi
Auzitegiko presidenta
133 - Isilik egon ziteie
nahastiar ezinagoak
Zer da züen helbürüa* xedea, jomuga
Eüskaldün bürü beroak.
Onaindia
134 - Nahi dügü Eüskadi bat
sozialista eta libro...
Auzitegiko presidenta
135 - Ago isilik ertzoa
armak eraiki armada...
Onaindia
136 - Gora Espainiako langileak
Gora Euskadi Askatuta*... libraturik
Presonerek kantatzen
Eusko gudariak gera
Euskadi askatzeko
Gerturik* daukagu odola prestik
Bere aldez emateko.
Irrintzi bat entzun da
Mendi tontorrean* : tüntür, hegi,
Goazen gudari danok kasko
Ikurriñen* atzean ! bandera
Kanpo eramaiten dütüe garda zibilek eüskaldün presonerak,
baratzen dira Franco eta auzitegiko presidenta.
Auzitegiko presidenta
137 - Bederatzü ehaiteko* hil, erail
besteak aldiz presoner
Azkenekoz hori dükegü
eskentzeko Eüskaldüner.
Franco
138 - Kontsüla libratü düe
mündüa zaikü mintzatü
Presoner ditiat üzten
hori diat egün finkatü.
Kanta VIII
Lepoan hartu
Lepoan hartu (e)ta segi aurrera*, aitzina
Lepoan hartu (e)ta segi aurrera.
Gazte bat lurrean aurkitu* dugu ediren, kausitü
Lore gorriz beterik kolkoa
Burdinen artetik ihesi dator
Euskal gazteriaren oihua.
Mutilak, eskuak elkar gurutza
Ekin (e)ta bultza* bulka, pusa
Denak batera,
Bidean anaia erortzen bazaik
Lepoan hartu (e)ta segi aurrera !
La-la-ra...
Ez dugu beldurrik,
Ez dugu lotsarik
Nor geran,
Zer geran,
Aitortzeko.
Ez gaituk lapurrak* ohoinak
Ez eta zakurrak
Kataiaz* loturik ibiltzeko kateaz, kateñaz
Gizonak bagera
Jo zagun aurrera,
Gure herriaren jabe egin arte,
Askatasunaren hegal azpian
Kabia* egiten ohituak gare, habia
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu
Otsoak eskutik hartu gabe.
La-la-ra...
Arrotzek ezpataz hil nahi banaute
Izituko gaituztelakoan.
Zutitu (e)ta euskeraz mintzatuko naiz
Nere hiltzailearen aurrean.
Mutilak, ez gero nigarrik egin
Erortzen banaiz
Gau ilunean.
Izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean...
Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon
18. jelkaldia
Gose oporra Baionako katedralan, 1971-ko maiatzean.
Frantziako gobernüak kanporatzen dütü iheslariak.
Jelki Monzon, Txillardegi eta lagünak.
Txillardegi
139 - Administrazioak ez dü
iheslarier onartzen
Lanean heben aritzea
zer egin behar da horien ?
140 - Gaineala gütüe nahi
kanporatü zerentako
Uste nüan demokrazia
bazela ororentako.
Monzon
141 - Gaüza horien salatzeko
egin dezagün Baionan
Gose opor* bat oroek bakantza ;
katedralaren erditan. hemen greba
Jelki Mgr Vincent erditik, gose opor egileer mintzatzen da.
Mgr Vincent
142 - Horra nüzü jakitera
zerentako katedralean
Zidien egün jüntatü
nork nahi dü zerbait erran ?
Monzon
143 - Heben gira erraiteko
nahi girela bizitü
Eüskal Herriko lürretan
beikütüe debekatü.
Mgr Vincent
144 - Ezarten düzüe segür
zatikatze baita beste
Galtegiten dereizüet
hebentik kanpo zoazte.
Monzon
145 - Zure maitarzün eleak
hola balin badirade
Gure lürretik kanporat
bortxaka joanen girade.
Mgr Vincent
146 - Aski badüt gaüza horiez
audela* züen entzütez gaineala, gainera
Ikus dezazüen arren
egoitea hobe denez !
Mgr Vincent joaiten da.
Jelki prefetak igorririk frantses hedexuriak.
Komandanta
147 - Legea dezagün sararaz
bühürtzen diren oroer
Bürümakila eskentzez
Eüskaldün kasko gogorrer.
Prefeta
148 - Txillardegi eta Monzon
Gers departamentüalat
Eraman beharko dira
horik beitira nahasleak.
19. jelkaldia
Algortan hiltzen Mendizabal "Txikia" güdüka batetan 1973/IV/19-an.
Madrilen hiltzen da Carrero Blanco 1973/XII/20-an, ETAk jauzarazten
dü bonba batez. Jelki Mendizabal bere lagünekin honen aldetik.
Türken aldetik jelki Carrero Blanco bere soldadoekin.
Güdüka. Txikia hilik, Eüskaldünak erretira.
Carrero Blanco
149 - Arrunt eho* behar dira hil, erail
holako asegarriak
Bakearen ükeiteko
goatzan hola Frankisteak.
150 - Gora Espainia bakuna
zeha Eüskadi libroa
Zapa dezagün eüskara
eta eüskaldün gogoa.
Jelki ETAko gazte zonbait. Güdüka, bonba. Hiltzen da Carrero
Blanco, besteak ezkapatzen dira.
Argala
151 - Hau zen Francoren lagüna
haren gogozko semea
Segi dezagün borroka
beitükie ahülezia.
152 - Behar dügü popülüa
gurekilan azkarkiago
Hel gitean bürützera
Eüskadiren askatzeko.
153 - Marxismo-leninismoa
beharko gure geroa
Ez beita esküintiarretarik
kanbiatüren giroa.
Kanta IX
Txikia
Txikia zuen guda* izena gerla(ko)
Bera gizon osoa izan arren* izana gatik
Mendizabal, Sasetaren urrena* ondokoa
Biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean* aitzinean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
Baina biok daukate Herri osoa
Atzo (e)ta gaur heuren* atzetik beren
Euskadirentzat hil dire-ta
Gorputzak arantzaz* beterik. elorri beltza
Harro hadi Kantauri itxasoa
Ta heien betiko loa
Betiko kanta zak,
Geroari esaiok* olatuetan erran
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
Gure haurrek biharko ikastoletan
Heien izenak abestu ditzaten
Arantzetan biak hil baitziren.
Harro hadi Kantauri itxasoa
(E)ta heien betiko loa
Betiko kanta zak,
Geroari esaiok olatuetan* (h)ur naia
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
Gure haurrek biharko ikastoletan
Heien izenak abestu* ditzaten, kantatu
Herriarentzat biak hil baitziren.
Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon
129
20. jelkaldia
Franco hilik, jelki Madrileko türk andereak. Haien erregiñak dira
Doña Lehu, Doña Gazi, Doña Pertika, Doña Sarde, Doña Piper,
Doña Lozebiña, Doña Küküso, Doña Ainarba, Doña Errausle,
Doña Basuil, 1975eko azaroaren 20an.
Doña Lehu
154 - Franco hil da maleruski
hartü behar da segida
Eüskaldünen zapatzeko
gorets dezagün armada.
Doña Gazi
155 - Aldakatü nahi dügü
güdü ideologia
Gora Espainia bardina* berdina, bakuna
eta haren monarkia.
Doña Pertika
156 - Erabili beharko da
oroetan castellanoa
Horrek beitü ezariko
izate bat hobeagoa.
Doña Sarde
157 - Frantzian bürüzagiak
gurekilan dira bertan
Erauzleen* ezarteko iraultzailea
zerrategien* barnean. zerrakua, esparrua
Doña Piper
158 - Goatzan bertan bozkatzera
Eüskaldünen tapatzera
Mündüaren aitzinean
orai pezü egitera.
Doña Lozebiña
159 - Gero ixilka dezagün
horier kuntre heda herra
Ez dezen sekülan ikus
plomatürik egoera.
21. jelkaldia
Hegoaldera deitürik dira Maria Josefa eta Telesforo.
Jelki Maria Josefa eta Telesforo. Kanpotik jin Elkoro, Bergarako
depütatü-auzapeza, emaztearekin.
Elkoro
160 - Franco tirano zaharra
hil ziküzün azkenean
Ordü da berriz Eüskadi
sar dadin askatarzünean*. askatasuna,
libertatea
161 - Indenpendentzia piztü
dinamika bat abiatü
Behar lizate guretzat
norbait herri(a)n abokatü.
Maria Josefa
162 - Egünkari zonbaitetan
ikusi düt pizten dela
Orain zerbait igidüra
gertakizün bat badela ?
Mari Carmen
163 - Horren gatik horra ginen
züer galto egitera
Beharrezko lizateke
gurekilan etortzea.
Monzon
164 - Asmüa düt aspaldian
abertzale mündüaren
Biltzea denek hartzeko
bozketan* sail geroaren. bozketak,
hauteskundeak
165 - Goatzan beraz algarrekin
aihari baten egitera
Bergarako etxeala
gauza horien aipatzera.
Lauak ützül algarrekin.
22. jelkaldia
Monzon berriz depütatü. Libertatearen ibilaldia.
Herri Egüna 1977/X/28an Arazuri zelaian.
Jelki Monzon, Maria Josefa eta gazte zonbait.
Xabier
166 - Berriz depütatügoala
haütatü zütü herriak
Monzonen behar handia
Beitü beti aberriak.
167 - Independentziarentzat
egin dezagün ibilte
Eüskal Herriko bideetan
Arazuri zelai arte.
Mikele
168 - Apala adiskidea
nahi dü kanpo igorri
Frantziako poliziak
ez da behar gaüza hori.
169 - Hortako nahi günüke
züen bien lagüngoa
Hel gitean ehün mila
bidetarik bilgiala.
Monzon
170 - Gogoa bero düzüe
hori dügü preziatü
Eüskal Herriarentako
behar dügü borrokatü.
171 - Kantore bat hontüko düt
gaur ützüliarentako
Altxa dezagün mündüa
denek Eüskadirentako.
Oro joaiten dira.
Jelki kanpotik Monzon eta lagün zonbait ihes joanik zirenak,
ixilka arra horra dira Eüskal Herrialat, honen aldetik aldiz
auzapez zonbait eta popülüa horra dira kantatzez.
Euskal Herria jaiki hadi
(E)ta eman hadi bidean
Erreka ondoan jarriko haiz
Argi hastea sortzean.
Ibil (e)ta ibiliz ibilian
Aurkitzen* baduk askatasuna ediren, kausitu
Esango* diok gure herria errango, erranen
Bidez bide bere bila* dabila. xerka
143
Monzon
172 - Altxa dezagün Eüskadi
zazpi probintzietarik
Esküetan ikurriña
aitzinean airatürik.
173 - Indenpendentzia date* izanen da, izango da
gure dagün hitzordüa
Aski zapatze, tiroka
gora Eüskadi berria.
Makilak altxatzen dütüe oroek erraitez : independentzia,
independentzia...
Jelki garda zibilak.
Jentea moldegaizki barreatzen düe. Monzon arrestatzen
düe, hor preso sartzen bazterrean.
23. jelkaldia
Popülüa biltzen da, Elkoro bürü. Manifestaldia. Monzon libratü
behar düe garda zibilek. Jelki Elkoro, Maria Josefa eta popülüa.
Elkoro
174 - Ez da demokraziarik
heben ordüan ahalgarri ?
Presontegiak beterik
hori zaikü asegarri.
175 - Altxa berriz oroek botzak
askatzeko güdariak
Zehatürik beitirade
sala holako gaizkiak.
Maria Josefa
176 - Badakigü armadarrak
herra düala guretako
Oro baliatzen dütü
güdarien ehaiteko.* hiltzeko, erailtzeko
177 - Adin hortan düt senarra
berriz ere zerratürik* hetsirik, itxiturik
Bihotzetik akitüa
heltüko zaikü zentürik.
178 - Ütziko düenez arren
enekilan etortzera
Güdaldeitze honekilan
banoazü jakitera.
147
Monzon libratürik da garda zibilek. Herri Batasunak
antolatürik mitin batetan parte hartzen dü Gazteizen.
Monzon
179 - Hitz indar hitz erraiteko
abertzale mündüari
Altxa dezagün Eüskadi
beti borrokan güdari.
180 - Zumalakarregi zer zen ?
Santa Cruz, Agirrek zer züen ?
Orai bardin da gazteen
Eüskadi da eüskaldünen.
181 - Argala, Etxebarrieta
Eüskaldün zerbütxariak
Olhagaray, Mendizabal
denak ziren güdariak.
Oro joaiten dira kantatzez.
Eusko gudariak gera
Euskadi askatzeko
Gerturik* daukagu odola prestik
Bere aldez emateko.
Irrintzi bat entzun da
Mendi tontorrean* : tüntür, hegi,
Goazen gudari danok kasko
Ikurriñen* atzean ! bandera
Kanta X
Irabazi dugu
Irabazi, irabazi dugu,
Odolez (e)ta malkoz* irabazi dugu. nigar txorta
Irabazi, irabazi dugu,
Burdinen atzetik* irabazi dugu. gibeletik
Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi...
Hau loria*, Burgosko auzia, boztarioa
Ezpatari nausitu zaio Herria.
Ekin*, ez etzan lotara, bideari ekin. egin
Dator*, odoletan dator argi-hastea horra doa
Mugarik gabeko
Ludi* zabal bat dugu nahi. lür osoa, mündüa
Armadak suntsitu*, urrea be bai, desegin, ezabatü
Askatasuna dugu nahi.
Euskadi berri bat dago gure zain*. haidürü
Irabazi, irabazi dugu,
Odolez (e)ta malkoz irabazi dugu.
Irabazi, irabazi dugu,
Burdinen atzetik irabazi dugu.
Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi...
Hau loria*, Burgosko auzia,
Ezpatari nausitu zaio Herria.
Bultza*, bidean ez jarri, izerditan bultza, bulka, pusa(tü)
Bultza, eskuak odoltuz, bultza (e)ta bultza.
Gure eskuak odoltuz bultza (e)ta bultza.
Gure lurrazpitik* lürpetik
Hilek irabazi dute.
Txakurtegietan, oinazetan* sofrikarioa
Deiadarka* dabiltzatenok dei azkarra,
Aberri gazte bat sortu digute. indartsua
Irabazi, irabazi dugu,
Odolez (e)ta malkoz irabazi dugu.
Irabazi, irabazi dugu,
Burdinen atzetik irabazi dugu.
Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi...
Hau loria*, Burgosko auzia,
Ezpatari nausitu zaio Herria.
Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon
24. jelkaldia
Baionako ospitalean hiltzen da Monzon, 1981/III/9an.
Jelki Maria Josefa, Telesforo, Isidro, apeza, bedezia.
Isidro
182 - Popülüak aldi hontan
zinez zure dü bozkatü
Herri Batasunarekin
zira berriz depütatü.
Monzon
183 - Lotü nüzü borrokari
nahi benüan aldatü* kanbiatü, kanbiarazi
Giro berri bat ezari
Eüskal Herria jüntatü.
184 - Egün ütziren zütüet
gaüza hanitx egiteko
Jinkoak hartü nai bere
alorraren ikusteko.
Maria Josefa
185 - Pena egiten deitazüt
hola mintzatzez senarra
Ez besoak apal otoi
beitügü zure beharra.
Monzon
186 - Adio ene lagüna
banoazü ordezkari
Jinkoaren ikustera
etxekirik Herriari.
Azken otoitza kantatzen dü Monzonek.
Jentea ikurriñekin korpitzaren bila eta sonü bat berezia.
Kanta XI
Monzonen azken otoitza
Herioaren itzala, da enegatü
Ikusi gabetarik, ez nüan galtatü
Banüke estakürüa, sentipen, bekatü
Argiñabar heltzea, ezin ezeztatü.
Abertzalegoari, eman düt bizia
Hortaz izanen sarri, gei elestaldia* mintzaldia
Aitaren aitzinean, aipatüz Herria
Zer date arren ene*, gaur erabakia ? enetzat,
enetako
Han ere erranen düt, zer ahalkegarri
Azkarraren legea, zoinen asegarri
Eta ez balinbada, nihor epaikari
Ütziren düt borroka, hortan lagünari.
Adio abertzale, handi txipiari
Ezari düt makila, bidean ageri
Berriz har dezazüen, ene ordezkari
Izan dadin Eüskadi, bihar süstagarri*. bulkatu,
bultratu,
bizkortarazi
Hitzak eta ahairea : Jean Bordaxar
Azken perediküa
187 - Eskerrik hanitx oroer
egün beitzen miragarri
Omenaldi baten hatsa
züekin zoin altxagarri.
188 - Gizon handi batekilan
egin dügü bidajea
Bere denbora güzian
üken beitü sinestea.
189 - Kantore eta antzerki
itzaleko borrokari
Historiaren ardürak
merexi dü oritgarri
190 - Eüskaldünen altxatzeko
zütüan gano* güziak gogoa, dohaina
Haren lanaren segidan
zabal detzagün begiak.
191 - Eüskaldünek üken düe
müga bat üsü erdian
Eta noiz ahal dateke
ibilten ber baratzean.
192 - Eüskararen jarraikigoa
behar da gogoan hartü
Arbasoen* irakaspena gure aitzineko jendea
gure üngürüan sartü.
193 - Orit gitean halaber
Europa egiten dela
Eta Eüskaldünak ere
presoetan badirela.
194 - Demokrazia dateke
agian gure salbamena
Eta gazteriarentzat
esperantxa hoberena.
195 - Gur(e) Eüskal Herri maitea
laüdatü züan Monzonek
Ahalaz egin dezagün
geroari indar denek.
196 - Hortan üzten zütüegü
guri soegile güziak
Parka gure hüts txipiak
berriz ere goraintziak.
Kanta XII
LARRAINE, gure Herria !
Errepika
LARRAINE, gora da bortüan,
Jarririk, ORHIren altzoan,
Sartürik ene odolean,
Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !
ARGALArekin besarka,
Jarraiki düzü borroka,
Estatüek honar dezela,
Eüskal Herri, Bat ta Librea !
MONZON jauna, zü bezala,
Larrainen oldartzen gira,
Herri honen düintarzüna,
Nihork ez dezan, aztaparka !
LARRAINE, gora da bortüan,
Jarririk, ORHIren altzoan,
Sartürik ene odolean,
Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !
Heben hüilant ez dadila,
Erhia südür peala,
Bestelan izanen beita,
Berriz ere ke eta txinka !
Larrainen Eüskal Herrian,
Libreki bizi gitean,
Etxek makila esküan,
Entelegüa bihotzean !
LARRAINE, gora da bortüan,
Jarririk, ORHIren altzoan,
Sartürik ene odolean,
Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !!!
MONZON jauna zük bezala,
Jarraik dezagün borroka,
Estatüek honar dezela,
Heben nausiak, gü girela !!!
LARRAINE, gora da bortüan,
Jarririk, ORHIren altzoan,
Sartürik ene odolean,
Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !
Ta bürüa txütik, GURE LÜRREAN !!!
Hitzak eta ahaidea : J.-Do Iriart,
Larraine Intxauspekoa
Solfakan emanik : Lucien Afios
E S K E R R A K
• Herriko etxeari
• Herriko dendarier (andere jostüner)
• Larraineko lagüntzale güzier
• Diharüz lagüntü gütüen güzier
Monzon pastorala alkartea
Bereziki, eskertzen dütüt :
• Bergarako herriko etxea
• Jean-Louis Davant (batuazko hitzentako)
• Monzon fondazionea
• Larraintarrak
• Ene familia
J. Bordaxar