Mascarade des anciens éléves de l'Ikastola
Telesforo Monzon
Flasmoba
Eüskararen egüna

Select your language

Souscription Junes

Souscription 6Junes

Nafarroako bidajeaAgosti Xaho-rena "Nafarroan bidajez" (Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basque) xiberotarrez ützülpena

 

Agosti Xaho Atarraztar familia hon batetako semea 1811an sortü zen. Gazterik Parisera joan zen literatür-züzenbide ikasketa zonbaiten egitera.

Lehen gerla karlistaren denboran, ustez Nafarroan egin züan bidajea kontatzen dü libürü hontan Iparraldeko lehen abertzaletzat daukaten idazleak, bere ibilbide gorabeheratsüaz xehetarzün emaitez. Nola Baionalat heltü zen, han nola egin züan kontrabandista baten edireiteko ontsa zaintürik zen mügaren traukatzeko, gero Beran eta Lesakan egon zela, Nafarroan barna sartü beno lehen, eta azkenik Zumalakarregi Eüskaldün oldartüen bürüzagiaren ikusi eta elestatzeko.

Artetarik, kontakizüna gerlatik hürrüntzen da eta osoki mogimentü erromantikoan sartürik den idazle honek bere ikusteko manerak eskentzen deizkü Eüskal Herriaz, Xiberoaz, Espainiaz, mitologiaz, Pirinioen formatzeaz eta abar lüze bat, kalitate handiko mintzaje batetan.

Orai artino libürü hau ez zen frantsesez eta espainolez baizik argitalatürik izan eta uste üken dügü merexi züala ama hizkuntzalat ere ützülirik izan ledin. 

Irakurzaleak hartüko dü arauz plazer obra berezi honen irakurtean.

 

 

 

 

Thumbnail imageJaureguiberry bedezia-rena : "Basabürüan" (xiberotarrez itzulpena J. Sarraillet)

Jean De Jaureguiberry bedeziak XXgerren mente hatsarrean haur denborako orhitzapenezko libürü ttipi bat da.

Leheneko Xiberotar gizartea nola zen, nola bizi zen kontatzen dü, hainbat ixtorio llabür eta üsü erriegingarri zonbaitetan : Axaita, zoin lehenka bitxiak, Osaba Iñazio ixtoreak, pastoral oritzapen, merkatütik ützültze, ezkontza, ehortzetak, legebiltzarreko bozkak, egüberriak, Euskaldun bat Tuaregen herrialdean, Orreaga...

Interes handia dü etnhologia mailan düdarik gabe, desargertürik den mündüa deskribatzen beitü xiberotar bere amahizkuntzan.

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut