Mascarade des anciens éléves de l'Ikastola
Telesforo Monzon
Flasmoba
Eüskararen egüna

Select your language

Souscription Junes

Souscription 6Junes

Autour de Panpeia ETXEBARNE, quelques animateurs de SÜ AZIAUrte berri honaren emaitearekila batean, hona gitzaizüe jakinaraztera SÜ AZIAko kide den Jean-Pierra 'Panpeia' ETXEBARNEk Xiberoko eüskaralat ezarri düan 'Aita artzain zen' libürüa agertü dela.

Robert LAXALTek 1957an izkiribatü züan 'Sweet promised land' obra famatüa, frantsesez agertü da berritan - azken aldian 2009. urtean - 'Mon père était berger' titülüarekila, eta berritan euskara batuaz, bena ez eta behin ere xiberotarrez. Alta, Robert LAXALTek libürü hortan aipü düan Dominique LAXALT - Ameriketetara artzain joan zena – xiberotarra zen, Liginaga-Astüen sortürik. Panpeia ETXEBARNEk egin lanak hütsüne hori bete dü.

 

Xiberotar eüskaraz den libürü hori bildü nahi badüzüe, 20 eurotan salgei edirenen düzüe honenbeste lekütan: Mauleko  'Herri Ekoizpenak' salgian, Sohütako 'Intermarché' salgüne handian, bai eta 'Irrintzina' prentsa salgian ere, Baionako 'Elkar Megadendan', besteak beste.

 

SÜ AZIAko egongiala ere jiten ahal zira xüxenka erostera - Mauleko Hondarearen Etxearen alde gaineko partean jarririk gira - eta, gisa horrez, zurekila mintzatzeko atsegina badükegü.

 

'Aita artzain zen' libürüari eginen deiozüen batzarri honaz oraidanik eskertzez, har itzazue, berriz ere urte berri hona emaiteaz gain, gure goraintzi eüskaldünenak.

 

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut