PASTORALA
2005-ko üztailaren 24 eta 31ean - 3ak eta 1/2-tan
Pier Pol BERZAITZ
Errejenta :
Jan-Pierra RECALT
Arropen egilea :
Erramun GARCIA-ZABALEGI
Jarraikitzen dü ere idatziz :
"Berterretxen kantorea, kantore bat beno haboro da : lehen lehenik olerki bat da".
Agian handiago izan leitean osotarzün batetarik baratzen zaüzgün bertsetak antzerki baten egiazko antolamentü bat da.
Xiberotarren artean bihotz hunkidüra eta
gaitzidüra sorrerazi züan krima xeheki agertzen da. Sonü erranaldi eta idazkiaren ehitarzünaren artean den azaliak bihotz hunkidüra arrunt pizten dü, gertakarietara xüxenka ekarten gütüalarik : ehaitearen leküan berean eraikia izan zen Ezpeldoiko oritharri bat.Berterretxen hiltzearen egiazko arrazuak, Lukuze eta Agaramontes etxeen arteko bürkidegoa latzean txerkatü behar dira, düdarik gabe zeren hamabostgerren mente osoan Euskal herria odoletan ezarri züalakoz, Biarno eta Nafarra iparraldea bardin.
Lerineko kontea, Beaumontesa, Lukuzeko jaunaren lehen kosia, Mauleko kapitaina eta jauregitiarra, gizon aberats indartsü eta itzal handikoa zen.
Hontarzüna ükenik ere, Berterretx, aisa Kontea beno maila apalagokoa zen. Bere eragipena Agaramontes etxearen ürgaizgoan ezarri behar üken züan eta haütü hori, Lerineko Konteak tzorrozki pakarazi zeion.
Alegiak dionaz, Ezpeldoi etxeko Margarita izeneko alaba, Berterretxen emaztegeia zelakoz, gertakari honi hunkigarritarzün handiago bat eta aitzin aroko latz-antzerti tiletak emaiten deitzo. Alabena, olerki batetan motiko bat eta neskatila bat aipatzen denean, nola ez uste üken diren artean amodiozko ixtorio bat badela ?
Konteak kanpoa üken ondoan, bekaixteriak hildüratürik, bere bürkidea ehaitez, züan herra,hein gorenealat helarazi züan.
Etxahunen dohainari esker, 1958-an hontü züan pastoralak, alegiari sinesgarritarzüna eman zeion. Oritzapen eginbidearen arrabiziarazi eta irainarazi nahi düelakoz eta beren ixtoriari zinez lotüak direlakoz, Andoze ibarreko herriek ber bidearen jarraikitzea erabaki düe.
OEuvre d'un poète anonyme, la chanson de Bereterretx a traversé les siècles puisqu'on s'accorde à penser que les faits qui y sont évoqués se sont déroulés entre 1435 et 1445. Elle date donc de la première moitié du XVème siècle. Quelle force peut-elle contenir pour être arrivée ainsi jusqu'à nous en supportant l'épreuve du temps ?
Comme le dit justement Jean Haritschelhar dans le remarquable commentaire littéraire qu'il lui consacre, "…la tradition populaire est infaillible sur ce plan, rejetant bien des choses dans l'oubli mais conservant finalement ce qui mérite d'être conservé". Il rajoute aussi que "la chanson de Bereterretx est plus qu'une chanson : c'est avant tout un poème".
Les couplets qui nous restent d'un ensemble qui a pu être plus important constituent en effet une véritable mise en scène avec une description détaillée de l'assassinat qui avait du soulever l'indignation et l'émoi dans le peuple de Soule.
L'harmonie entre la phrase musicale et la simplicité du texte fait naître immédiatement une émotion qui nous ramène directement aux faits comme la pierre d'Espeldoy, monument érigé sur les lieux du crime.
Quant aux véritables causes de la mort du jeune Bereterretx de Larrau, il faut sûrement les chercher dans la cruelle rivalité des maisons de Luxe et de Gramont qui, durant tout le quinzième siècle, ensanglanta le Pays Basque cispyrénéen
avec des retentissements en Béarn et Navarre. Louis de Beaumont, Comte de Lérin, capitaine-châtelain de Mauléon, proche parent du seigneur de Luxe, était un homme riche et puissant. Bereterretx, propriétaire assez fortuné, bien que de classe inférieure au Comte, avait dû mettre son influence au service de la maison de Gramont et le Comte de Lerin lui fit payer son choix de sa vie.
La légende selon laquelle Maragarita, fille de la maison Espeldoy, était fiancée au malheureux Bereterretx rajoute une dimension pathétique à l'événement qui prend alors des accents de tragédie antique. En effet, dans un poème où il est
question d'un jeune homme et d'une jeune femme, comment ne pas supposer qu'il y ait eu une histoire d'amour entre eux et que le Comte éconduit et mortifié par la jalousie poussa la haine jusqu'à tuer son rival.
Grâce au talent d'Etxahun, la pastorale Bereterretx, écrite en 1958, a donné foi à la légende et les villages de la vallée d'Andoce ont décidé de s'en inspirer à nouveau, pour la faire revivre encore et perpétuer ainsi le devoir de mémoire et l'attachement à leur histoire.
Obra de poeta anónimo, el cantar de Bereterreche atravesó siglos, ya que todos piensan que los hechos invocados acontecieron entre 1435 y 1445. Data pues de la primera mitad del s.XV. ¿Qué fuerza tendría para llegar hasta nosotros aguantando así de bien la prueba del tiempo?
Como lo dice con tino Jean Haritschelhar en el magnífico comentario literario que le dedica, "... la tradición popular es infalible en este plano, echando muchas cosas al olvido y conservando a fin de cuentas cuanto merece conservarse",
Y también añade "que el cantar de Bereterreche es algo más que un cantar : es ante todo un poema".
Las estrofas que conservamos de un conjunto que pudo ser más importante presentan una auténtica escenificación con descripción detallada del asesinato que debió provocar la indignación emotiva del pueblo de Suberoa. La armonía
entre la frase musical y la sencillez del texto da paso inmediatamente a una emoción que nos lleva directamente a los hechos como la piedra de Espeldoy, monumento alzado en el lugar del crímen.
En cuanto a las verdaderas causas de la muerte del joven Bereterreche de Larraine, debemos buscarlas sin duda alguna en la rivalidad cruenta de las casas de Luxa y Agramonte que durante todo el siglo xv ensangrentó el País Vasco de Ultrapuertos, con resonancia en Bearne y en toda Navarra. Luis de Beamonte, Conde de Lerín, capitán y castellano de Mauleón, muy pariente del Señor de Luxa, era un varón rico y poderoso. Bereterreche, propietario hacendado aúnque de
menos categoría que el conde, debió brindar su influencia al servicio de la casa de Agramonte, y el Conde de Lerín le hizo pagar su elección con su vida.
La leyenda que cuenta que Margarita, hija de la casa de Espeldoy, estaba comprometida con el desdichado Berterreche, aporta una dimensión patética a este acontecimiento que así cobra acentos de tragedia griega. Y es que en un poema que trata de un mozo y una joven, ¿cómo podemos suponer que no hubo amor entre ambos?; el odio le llevó al conde, rechazado y despechado, a matar a su rival.
Gracias al talento de Etxahun la pastoral de Bereterreche escrita en 1958 acreditó la leyenda y los pueblos del valle de Andoce han decidido inspirarse de nuevo de aquello, para darle otra vez vida, y que así perpetúe el deber de memoria y el apego a su historia.
Edirengia
Lehen perediküa
Satan gehienak
1439 : Erramü egüna
1. Done Jakeseko erromesak Larrainen
2. Meza ondo : Lou Romeiro
3. Lerin Jaun Kontea arranbelarieki
Astelehena
4. Bataila Hauzeko oihanean
5. Gexan Agaramontesen etxen
6. Lerin Jaun kontea eta Margarita :
Ama batek othe sortüa zütü
Satanak
Asteartea
7. Bereterretx eta Margarita
8. Lamin harginen dantza : Ligiko zübüa
Asteazkena
9. Bataila Liginagan
10. Lextarreko kortean :
Herrian bizitzeko balada
Ostegüna
11. San Antonin : Agur Agaramontesak
12. Mauleko Türketak
Satanak
1. Lou romeiro
2. Ama batek othe sortüa zütü
3. Herrian bizitzeko balada
4. Agur Agaramontesak
5. Vexilla Regis
6. Iratiko artzainak
7. Zoin eder arratsean
8. Bereterretxen hiltzea
9. Marisantzen lasterra
10. Orai badügü bitoria
11. Bereterretxen kantorea
12. Andozeko ibarra
Ostiralea
13. Ostirale saintü Larrainen : Vexilla
14. Iratiko artzainak : Artzainen kantorea
Neskenegüna
15. Bereterretx eta Margaita : Kantorea
16. Jaun kontea Larrainen
17. Bereterretx, neskatoa eta ama
18. Bereterretx Andozeko ibarran
19. Bereterretxen hiltzea : Kanta
Bazko egüna
20. Marisantz Mauleko Jauregian
Kanta : Marisantzen lasterra
Satan gehienak
Geroxeago
21. Türketak
22. Bataila Mauleko gaztelüan :
Orai badügü bitoria
23. Erromesak eta Herritarrak :
Bereterretxen kantorea
Satanak oro
Azken perediküa
Herriko kantorea
Pastoralaren haria
Kantoreak
LEHEN PEREDIKÜA
1 - Honki jin züer oroer
Herritarrer eta arrotzer
Arrastiri hon züer dener
Pastoraltzaile hain fideler
2 - Egünko gure süjeta
Ez zaikezüe epikoa
Eskolan ez beita ikasten
Bereterretxen ixtoria
3 - Haatik sei menten ondotik
Norbaitek ontsa hontürik
Bereterretxen kantorea
Herrian beti bizirik
4 - Haren bertso ederrekin
Arrunt gira trajerian
Ikusiz gure begiez
Zer zen agitü gaü hartan
5 - Aitonen semeak auher
Engañatzen ziren gerlan
Agaramuntesak alde bat
Beaumontesak bestaldean
6 - Jakintsünen arabera
Bereterretxen ehailea
Beaumontesa zen Kontea
Mauleko Jauregi zaina
7 - Berterretxek haütatürik
Agaramuntesen aldea
Haiek hobeki züelakoz
Artatzen jente ttipia
8 - Zer agitü zen xüxenki
Nork badaki erraiteko
Memento nahasi haüetan
Agitürik holako franko
9 - Bardin Lerin Konteari
Kostatü zaion Margarita
Ezpeldoiko etxeko alaba
Bereterretxen lagüngeia
10 – Ez zen gero gaitz Jaun baten
Ogendant ekarraraztea
Larraintar gizon gaztea
Axuria otsoaren kontra
11 - Hots Bereterretx Larraintarra
Jaun horren bortizkerian
Adinik hoberenean
Hil zen Ezpeldoi altean
12 - Nola beitügü ikusi
Hala hontü pastorala
Ez bada xüxen xüxena
Bizi dadila alegia
13 - Ütziko düt perediküa
Has dadila pastorala
Egon dadin gogoetan
Bereterretxen trajeria
SATAN GEHIENAK : Sü eta Ke
Sü
14 - Ikusten düka nik bezala
Hortxe den jentezionea
Fite abüsioneari para
Lanari oro eskapa
Ke
15 - Bai eta guretako haütü
Üzten haüt horien nahastera
Banoak haritz baten itzaleala
Klüxka baten egitera
Sü
16 - Ago baratx auher ejerra
Lan eginareki arrunt prest
Nausiak biak igorri gütik
Ordüan egon hadi heben eneki
Ke
17 - Okay okay no problema
Hik gizonak nik emazteak
Bena lehenik biak zoin lehent
Ahalke ditean Basabürüko dantzariak
Jelkaldi 1
1438 : Erramü egüna
Done Jakeseko erromesak Larrainen
Jakob zaharra
18 - Adiskideak pausa gitean
Arrastiri bat Herri hontan
Hola entzünen dügü meza
Erramüren ohoretan
Klovis
19 - Zonbat ürrats aztaletan
Ta hor hainbeste aitzinean
Galiziako izarrak
Noiz düzkegü lühartzean
Künegonde
20 - Egün oroz emekiñi
Hüllantzen gütük haüetarik
Ez gütükek ez lehenak
Xenda horietan ebilirik
21 - Ikusten düzüeia gerla
Zer tristeziak bazterretan
Familiak beren artean
Nahasirik eta herran
Düka
22 - Heben bi familia handi
Aspaldian dütük gerlan
Üsü agitzen den bezala
Bestea beti ogendant
Jelkaldi 2
Meza ondoan Larrainen
Zabalette Apeza
23 - Honki jin herri hontara
Erromes adiskideak
Ikusirik züen oinak
Esprabi zütüe bideak
Marisantz
24 - Tziauzte orai gure etxerat
Axuria dügü labean
Bihar ontsa pixkortürik
Kurri ziteen bortüetan
Duka
25 - Eüskaldünen batzarria
Baganakian haütü zela
Plazer dükegü züekilan
Erramüren gozatzea
Maltako zaldüna
26 - Iruñan erregiñari
Salatüko deiogü klarki
Hebenko aitonen semeak
Zoin diren bortitz züeki
Laboraria
27 - Nahiz ez den ihor xuri
Mauleko Jaun kapitaina
Denetan den gaixtoena
Arrunt oroer mehatxüa
Lou romeiro
A onde irà meu romero
Meu romero a onde irà
Camino de Compostela
Non sei si ali chegarà
O seus pés cheos de sangre
Xa non poden meis andar
Va tocado o pobre vello
Non sei si ali chegarà
Si agora non teno forzas
Meu Santiago m'as darà
Chegaron a Compostela
E foron a Catedral
Si queres tira'm a vida
Podes am a Señor tirar
Porqué moreréi contento
N'esta Santa Catedral
Hitzak : ezezagüna
Ahaidea : P.-P. B.
Moldaketa : Juana Etchegoin
Jelkaldi 3
Musde Lerin (Jaun Kontea) arranbelariekin
Musde Lerin
28 - Orkatz eder hau ehorik
Goatzan arrunt errearaztera
Ligiko ostatüetan
Higa dezagün egüna
Draküla
29 - Egüna eta gaüa bardin
Jateko hon ardo berri
Gero pullarda ejerrer
Aisa egiteko batzarri
Donjon
30 - Basabürü hontan gaurgoiti
Legea ezpataren püntan
Lotsaraz dezagün jentea
Nor den nausi asma dezan
Menauxote
31 - Agaramuntek uste dik
Alte düala Herria
Bena zer da popülüa
Uxuuu egin eta ikara
Musde Lerin
32 - Joanen gitzok ülüntzean
Oihanealat nardatzera
Txesta dezan zorrotz denez
Gure ezpaten mihia
Oro erriz
ASTELEHENA
Jelkaldi 4
Bataila Hauzeko oihanean
Gexan Agaramont
33 - Zer ari hiz hor oihan hontan
Ez dük aski hihaurenetan
Deusere ez dük errespetatzen
Bizioa oro aharran
Musde Lerin
34 - Beti marrakaz hiz Gexan
Hi gizon karana ni tzarra
Bailakatzen dük popülüa
Altxa dadin ene kontra
Gexan Agaramont
35 - Badakik nik bezain ontsa
Hogei jakilen aitzinean
Onartü dükala bakea
Lüküze-ki ber denboran
Musde Lerin
36 - Ützak Lüküze den leküan
Bürüz bürü gütük mementoan
Hi bezain züzendün beniz
Basabürüko lürretan
Bataila Hauzeko oihanean
Jelkaldi 5
Hauzen, Gexan Agaramuntesen etxen
Gexan Agaramont
37 - Debrü Lerin arnegata
Ohore gabeko gizona
Eho diküzü etxezain bat
Ta ebatsi haren bohorra
Doña Inglesa
38 - Gezürra eta mendeküa
Musde Lerin-en Kredoak
Ezi eman bezain sarri
Jaten dütü bere hitzak
Bereterretx
39 - Hamarretan pürü bakea
Egin düzüe "horiekilan"
Baia ezpain mütürretik
Eza gogor sabelean
Margarita
40 - Musde Gexan Basabürüan
Jentea etsitzen ari düzü
Haboroxeak alte dütützü
Zütan kontatzen dizügü
Musde Arranzeta
41 - Sinets dezagün bakean
Ez düalakoz honik gerlak
Behar ditützügü mintzarazi
Bi aldeko bürüzagiak
Bereterretx
42 - Goazen orai bertan etxerat
Margarita tziauri eneki
Oihana ez delakoz segür
Lagüntzen zütüt bide erdi
Jelkaldi 6
Margarita eta Musde Lerin
Musde Lerin
43 - Zelüko Jauna zer düt hau
Izarretarik eroririk
Zoazte aitzina ni ützirik
Jineko beniz ondotik
44 - Nontik horra zira ederra
Eta zer düzü izena
Zük badakizü nor nizan
Entzünik arauz ene fama
Margarita
45 - Nork ez zütü ezagützen
Musde Lerin Jaun Kontea
Bena badakit Jauneki
Ez dela haüzü elestatzea
Musde Lerin
46 - Ez bazira ahal mintzatzen
Kanta dezagün ordüan
Ikusiz zure begiak
Trebe zirateke bertsokan
Kanta biek
Ama batek ote sortüa zütü
Ama batek ote sortüa zütü
Ederra zirela itxüra badüzü
Ez da zelüetan izarrik agertü
Itxüra bera düana hartü
Ez bortü gorenetan
Elürrik pausatü
Garbitarzün bera düanik hartü
Jauna mintzo zira profeta bezala
Üdüri zaüt badüzüla eskola
Ez nezazüla beraz sobera flata
Joan behar bainiz serora
Komentü batetarat betikoz banoa
Ikas ahal dezadan zelüko bidea
Ez da komentüetan, ez da bakarrik han
Nihor bizi denik oi bere plazeretan
Ez ezar bürüan joaiteko bertan
Egon zite egon libertatean
Nik pena banikezü ikus bazintzat han
Reia hetan barnen hurtzen nigarretan
Hitzak eta ahaidea : Herrikoiak
ASTEARTEA
Jelkaldi 7
Margarita eta Bereterretx
Margarita
47 - Atzo etxeko sargian
Hi ützirik ordüan berean
Kürütxatü diat Musde Lerin
Orano beniz ikaran
48 - Ez nitzok aisa ezkapi
Erranik seroratzeko
Xedea nükeala balinba
Bakearen ükeiteko
Bereterretx
49 - Ez düzü orai zeditüko
Zütan ezarririk soa
Beitaki ere ingoitik
Haunze aldeko zirela
50 - Beti heben gainti düzü
Jenteer mehatsü egiten
Oldartü behar dizügü
Ez düa ordaria merexitzen
51 - Bihar goizean Liginagan
Gexan-eki gei dizügü
Armatü hogei bat gizon
Ikus dezan hor girela pürü
Margarita
52 - Ikusten bahaü erditan
Kasü emak otoi hiri
Ez haü ütziko bakean
Zitala beita Jaun hori
Bereterretx
53 - Margarita ontsa badakit
Biak girela arrisküan
Bena behar dügüa egon
Esküak kürütxe etxean
54 - Berri honez üda hontan
Ezkontzen ahal gütüketzü
Badakizü nola nizan
Aspaldian horren haidürü
Margarita
55 - Entzün gitzala zelüak
Denbora nahasi horietan
Zer date gure geroa
Beltzdüra bat düat bihotzean
Jelkaldi 8
Lamiñak
Ligiko zübüa
Ühaitzaren gainetik igaraiteko, aspaldidanik
Ligiarrek zübü baten egitea aipatzen züen. Bena
günea hain hilbidezko zelakoz, holako lan baten
abiaraztera nihor ez zen ausartzen. Egün batez,
azkenekoz, Gamereko karbe batetan bizi ziren
Gillen izeneko lamiñak behartü zütüen.
Lamiñek, zübüaren eraikitzea hitzeman züen
gaü batez lehen oilarra kantatzen hasi beno lehen.
Ordaintze gisa, Ligiarsa gazte baten arima,
herritarrer galtegin zeien.
Bazko astean, Ligiko oilar güziak xarmatü ondoan,
txestü honean lanean hasi ziren. Ühaitzatik biltzen
zütüen harriak pikatzen eta esküz eskü igaranarazten
zütüen bezala entzüten ziren : "To Gillen !
Aitzina hadi Gillen ! Eman ezadak Gillen ! Beste
harri hau har ezadak Gillen !..." eta hola tai gabe
lanean aritzez, zübüak bertan itxüra ederra hartü züan.
Lamiña batek azken harria esküan züalarik,
uste gabe izigarri bat agitü zen, orano arraultzean
zen txitxa bat kantatzen hasi zen. Ordüan, Gillenek
harria hurealat erortera ützi züan eta kexüan oihükatü:
"Arraultze hau errün düan oiloa debrüak eraman
baleza, gure lan saria galdü dügü..." eta murmuzikaz
lamiña güziak beren karbealat ützüli ziren.
Ligiko zübüan, geroztik beti harri bat ments
da eta lekü hortan beste harri baten etxekaraztea
ihork ez dü orano kausitü...
ASTEAZKENA
Jelkaldi 9
Bataila Liginagan
Gexan
56 - Berriz hortxe gütük bürüz bürü
Ez hiz sartüko oihan hontan
Aserik nük hire balentriaz
Egon hadi pettarrean
Musde Lerin
57 - Ikusten diat zerbait berri
Hortxe hire lagünetan
Laborari zonbait bildü dütük
Bereterretx haüen erditan
Gexan
58 - Hortan baratzen ahal gütük
Gibeltzen bahiz ixtantean
Aharra ala bakea
Orai hire esküetan
Musde Lerin
59 - Uste badük züen aitzinean
Mauleko Jaun kapitaina
Gibeltüko dela lotsaz
Txainkü hiz bürütik gaixoa
Bataila
Jelkaldi 10
Lextarreko kortean
Johan d'Espes
60 - Noiz arte behar düzkegü
Aitonen semeen gerletan
Galdü semerik hoberenak
Eta bizitü hersidüran
Gillen Arnaude
61 - Ez bada Basabürüan
Heben Maule üngürüan
Egün oroz nigarretan
Familiak hil herrietan
Tristan Abbadie
62 - Jada hartzen deizküe oro
Üztak eta kabaleak
Behar dütügüa ützi ere
Jauntto horier gure haurrak
Jean de Caxau
63 - Gerla zibila hüllan da
Etxeak zaizkü hüstüko
Ez bada jiten bakea
Xiberoa oro galdüko
Menaud de Barhène
64 - Behatzen zütüet oro
Entzüten züen oharrak
Bihar berean San Antonin
Biltzen dira bi familiak
Jean de Miglos
65 - Nafarroako erregiñak
Arbasoen tratatüa
Nahi dü arraberritü
Ezarri berriz bakea
Gixarnaute
66 - Noiz date egün eder hura
Gizonak beren züzenetan
Bizi anaitarzünean
Algarren errespetüan
Denek kanta
Herrian bizitzeko balada
Gosearen bortxazko lür puska hürrünez
Aments egin ondoan lekü eta günez
Treinak betetzen dira ümezürtz ülünez
Baratzea hersatzen ikusten dügünez
Galtatzen deiküe gaur auhen ezagünez
Ekaitzaren kolpeaz bürüak plegatzen
Sükaltetako ateak banazka zerratzen
Asün eta kaparrak azkenik hedatzen
Bakartarzüna zaükü soetan lerratzen
Zühainak ditüztela errotik segatzen
Erran deiküe beti behar zela joan
Ahalaz gazte gazte lan adin goxoan
Herrian bizitzerik ez zela gogoan
Ta baratzen direnak sütondo xokoan
Ttatit egoiten dira agurrak ahoan
Txoriñoa bezala hoztürik hezürrak
Habiak altxatzeko biltzean egürrak
Kanta detzagün kanta bortüko elürrak
Alorretan harriak egiak gezürrak
Bilaiz izanik ere gure dira lürrak
Hitzak : Itxaro Borda
Ahaidea : P.-P. B.
Moldaketa : Juana Etchegoin
OSTEGÜNA
Jelkaldi 11
San Antoni gainean
Blanka Erregiña
67 - Bildü gira mendi hontan
Arbasoen izenean
Bakearen berritzeko
Bi familien artean
68 - Iruña artino ezagün da
Züen herraren oiharzüna
Erraiten deizüet klarki
Galdü düzüe adimena
Apezküpüa
69 - Behar dela algar maitatü
Jinkoak deigü erraiten
Ikas dezagün lehenik
Gühauren artean süportatzen
Jean d'Aragon
70 - Bizi zidee aisantzean
Herria aldiz nekezian
Etsenplü hon baten partez
Gaitza dü begien bixtan
Apezküpüa
71 - Ez da sekülan berantegi
Bakearen egiteko
Ürrikiaren indarrak
Mündüa dü salbaltüko
Esküak eman bi parteek
Oroek kanta
Agur Agaramontesak
Agur Agaramontesak
Agur ere Beaumontesak
Agur San Antoni
Aidea sano da San Antoni gainean
Txapela berriak xuri hegia
Jinik girenaz geroz bake egitera
Dezagün egüntto bat iragan alagera
Ditzagün armak pausa bai eta jar gustüan
Orok algarrekin jan eta edan
Egündanik aitzina libro girateke
Trankilin jokatzeko nork gure aferetan
Hitzak eta ahaidea : Etxahun-Iruri
Jelkaldi 12
Mauleko Türketak
Trebes
72 - San Antonin ontsa aserik
Oro adiskide axalez
Bakea eginen diñe bai
Egün batez edo biez
Begilüz
73 - Jin baledi orai bakea
Gerlarik ez soldadorik ez
Nola bizi ginate gü
Soldatarik ez ofiziorik ez
Gilika
74 - Jokatzen diñat ingoitik
Lerinek ahatzerik düala
Gainean eman düan hitza
Mozkorren elea ala haizea
Gibelka
75 - Goatzan orai Jauregira
Jauntto horren aholkatzera
Fite konprenitüko düan
Non den bere interesa
Jelkaldi 13
Ostirale saintüz Larrainen
Zabaleta apeza
76 - Haurrideak biltzen gira
Pasioneko ostiralean
Kürütxearen misterioan
Kristoren heriotzean
77 - Kanta dezagün oroek
Biziaren esperantxa
Ezi gaüaren ondotik
Jinen betzaügü argia
Vexilla regis
Orai gerlako bandera
Dü alferitzak ahürrera
Orai nabaritüz doa
Kürütxe misterioa
Zoinetan haragiaren
Egileak gaitz igaren
Baita egonik hedatürik
Oin esküak itzatürik
Agur o zur kürütxea
Zoinetan beita ene ustea
Orai pasione denboran
Jauna dütenak gogoan
Jüstotarik jüstoago
Egizkik eta aitzinago
Gaizkiegiler ützezaek pena
Gaizki eginez zor dütena
Hiri Jinko hirurküna
Güziek gehien dügüna
Gogo orok bide bezala
Ele sari demaiala
Gü hihauren herioaz
Kürütxe misteriosaz
Salbatü gütükalakoz
Xüxen gitzak sekülakoz
Hitzak : Allande Oihenartek ützülirik
Ahaidea : P.-P. B.
Jelkaldi 14
Iratiko artzainak
Pette
78 - Gizonen bihotz gogorrak
Itzatürik Jesus Kristo
Egün ere esküaldeetan
Badateke kürütxe franko
Marti
79 - Ta handi mandiak gostüan
Trankil handi kontzentzia
Beren krimak ahatzerik
Joanen Bazkoen egitera
Job
80 - Adiskideak behar dügü
Halere alageratü
Bedatsearen arnasak
Bazterrak deizkü berpiztü
Gartxot
81 - Ez da bizia zeditzen
Gizonen ükaldietan
Gizentzen deikü bortüa
Urte oroz tenorean
Maddia
82 - Laster lürbeltz bortü gora
Partitzeko tenorea
Ütziko dügü pettarra
Guri holako bakea
Artzainen kantorea
Bedatsearen heltzean
Eki berriaren argian
Apaintzen gure oihanak
Bortüak eta baratzeak
Sasietan xoxoa delarik hasten kantan
Sapa igitzen zühain idorretan
Biziaren misterio handia
Urte oroz amiagarria
Agur Jaun Abondantzia
Hitza bezala jin zirena
Negü beltzaren leihotik
Maizetan zuri pentsatürik
Orai bezti ezatzü gerezitzeak sagartzeak
Alagera maitearen bularrak
Kanta dezagün xoriek bezala
Natürari bakoitxak zor deiogüna
Berriz hiretzat artzaina
Olasarietako bizia
Zoriona ez beita ezina
Gaüaz lo hona balinbada
Jaun Konteak ez beitaki horren saria
Gaixto date bere bizi güzia
Fortünarik ez beita besterik
Bakoitxak bere libertatea
Hitzak eta ahaidea : P.-P. B.
NESKENEGÜN SAINTÜ
Jelkaldi 15
Bereterretx eta Margarita
Bereterretx
83 - Zer zoriona Margarita
Zure hebentxe ikustea
Zü etxean sartü baiko
Denentzat alegrantzia
Margarita
84 - Aitetamen partez badiat
Arraultze opil eta ezti
Bihar bazkoren egitera
Jin gei beitügü osabareki
Bereterretx
85 - Eta gero algarreki
Mahainta eder bat etxean
Margarita ene izarra
Kezka güzien aizea
Biak kantan
Zoin eder den arratsean
Zoin eder den arratsean
Artizarraren begia
Hego aldetik jeikitzen
Mariñelen argia
Bai egiazki eder dago
Zelü zolan zohardia
Zü miletan ederrago
Ene maite maitea
Izarrak dira zelüko
Milaka aingürüen begiak
Gizonen begiratzeko
Artzain Honak ezarriak
Zü bixtarat agertzean
Piztürik beren argia
Sartzen dira ülünpean
Ene maite maitea
Ez dü hain maite izarrak
Zelüetan ebiltea
Bedatsean ez erleak
Baratzeko lilia
Ez dü hala goiz argiak
Loriatzen txori eijerra
Nola ni zü ikusteak
Ene maite maitea
Maitea zure kantüala
Hüllantzea bezain sarri
Maite zütüt erraitea
Ez nüzü aisa atrebi
Ahalke bat bihotzean
Eleak hor ezpainetan
Korpitza sükar handian
Ene maite maitea
Bihar Bazko igantea
Hartarik landa berehala
Jondane Johane liliak
Haüekin gure ezkontza
Maitea zer zoriona
Ber kanberan lokartzea
Ahatzerik mündü hotza
Ene maite maitea
Hitzak eta ahaidea : P.-P. B.
Jelkadi 16
Musde Lerin Jaun Kontea Bereterretxean
Musde Lerin
86 - Planta zitee üngürüan
Ez dadin ihes gordaxka
Bazko mezpera ohoretan
Habian dükegü txoria
Donjon
87 - Eginen deiogü agurra
Bazko egüneko oparia
Bat gütiago kokietan
Lehian düt ene ezpata
Draküla
88 - Basabürü hontan sobera
Agaramontesen alte elkirik
Lotsarazten badütügü aski
Ttatit dizkiagü ondotik
Menauxote
89 - Hebenko errebeleki
Ez dik behar diskütatü
Bat zeha eta besteak so
Harritürik oro ükürü
Musde Lerin
90 - Bereterretx aügü bortala
Ützüliren hiz berehala
Behar deiat zerbait erran
Beitakit etxen hizala
Jelkaldi 17
Marisantz, neskatoa eta Bereterretx
Neskatoa
91 - Dozena bat arma gizon
Hortxe dütützü borta aitzinean
Ama saintüa zer itsusiak
Beren kara gaixtoekin
Marisantz
92 - Badakit ontsa nor diren
Debrü Lerin makal tzarra
Errespetatüko düa
Neskenegün saintü gaüa
Bereterretx
93 - Ama indazüt atorra
Agian sekülakoa
Ez düzüe axolarik
Nik dit ondotik Kontea
Marisantz
94 - Eskapa hadi sabaietik
Gizon horrek dik debrütik
Agaramontesak badakikek
Gero zer egin ondotik
Bereterretx
95 - Ez nizüe lotsaraziko
Hartüko dit jin beharra
Lekützen baniz ordüan bai
Suntsitzen dizü etxea
Musde Lerin
96 - O Bereterretx iratzar hadi
Ala nihaurk behar düt jin
Sartzen bagira sükaltean
Kasü kalte ez dügün egin
Jelkaldi 18
Bereterretx eta Musde Lerin Jaun Kontea
Bereterretx
97 - Hortxe nüzü Musde Lerin
Zer da zure zerbütxüko
Zer dükezü gütarik plazer
Ahalaz dügü kunplitüko
Musde Lerin
98 - Laket nük Ligin ihizen
Han beita orein eijerrik
Bat beste ororen gainetik
Hire funtsetan laketürik
99 - Beti ezkapatzen zeitak
Arin beidütü jauziak
Joanen gütük algarreki
Beidazkik haren pausagiak
Bereterretx
100 - Lotsa nüzü Jaun Kontea
Basa dügün kabalea
Nahi bazünü haren partez
Ehün basurden gordagia
101 - Bardin orkatz edo erbi
Zure balükegü aisa
Bena orein eme hura
Jada düzü ihiztekatüa
Musde Lerin
102 - Behar düta kunprenitü
Errefüsatzen deitakala
Holako gaüza ttipia
Penazten naük bai egia
103 - Goatzan ordüan gogoz gainti
Argiko hara heltzekotan
Orai dükek tenorea
Ikusiko düagü nor hizan
Jelkaldi 19
Bereterretxen hiltzea Ezpeldoiko hargian
Bereterretx
104 - Badakiat norat ari nizan
Beidakit ontsa zer hizan
Bizitürik xüxenean
Ez nük salgei azkenean
Musde Lerin
105 - Hortxe dügüla gizona
Azkenean agertzen dena
Badakiat aspaldi hontan
Haunzen beretterra hizala
Bereterretx
106 - Ez dük min baizik ereiten
Egoxten jente ttipia
Bena badütük jaunen jaunak
Laster dükek erortzea
Musde Lerin
107 - Pfuiii ! entzüten düzüa hori
Gizontto honen tupeta
Zer hiz hi ene aitzinean
Esküetan diat hire bizia
Bereterretx
108 - Egün badük ahal hori
Bizia ez beita gurea
Agian uste beno lehen
Hik ere dükek tenorea
Bereterretxek Kanta
O zelüko Jinko Jauna
Zuri hersatzen nüzü
Azken oren izigarri hontan
Argi egin izadazüt
Amodioaren krüdela
Zertako naük inganatü
Ustez maite bat banüala ta
Haren gatik hil behar düt
Margarita Margarita
Ez naüzüa entzüten
Zure etxondoaren aitzinean
Orai naüe ehaiten
Ene ametsa behin züzün
Zurekilan esposatzea
Horren partez orai nik dizüt
Hain tristeki hiltzea
Ene korpitzaren aitzinean
Argitü datekilarik
Nahi dit belarika zitean
Bi begiak bustirik
Donjon
109 - Ixil hadi kokillota
Aski gütük mesperetxatü
Goraintzi debrü txarrari
Ez dük besterik merexitü
Sar Margarita eta gero, herritarrak.
Herritarrek Bereterretx eramaiten astoaren gainen
BAZKO EGÜNA
Jelkaldi 20
Marisantz eta Musde Lerin Maulen
Guarda
110 - Jaun Kontea hortxe düzü
Emazteñi hau ondotik
Bereterretxen ama dela
Ez dizü beste elerik
Musde Lerin
111 - Zer nahi dün emaztea
Mintza hadi fite fitea
Apez deiak sonatürik
Abiatzen beniz mezala
Marisantz
112 - Eraman düzü gaü hontan
Bereterretx ene semea
Konpreni ezazü Jauna
Nola nizan arrenküra
Musde Lerin
113 - Hik bahüana semerik
Bereterretxez besterik
Hilik dün Ezpeldoi altean
Abil eraikan bizirik
Elki Lerin eta guarda
Kantorea
Marisantzen lasterra
Mauleko gaztelüan bego
Ezpeldoitarren ingüma
Bake oihü aize hego
Elürrean odol lüma
Bai Marisantzen lasterrak
Ürratsa llabürtzeraino
Nahasi dütü bazterrak
Lakarritik Mauleraino
Non da non ene semea
Galtatü dü hats llabürretan
Eta joan emaztea
Herioa bihotzean
Hitzak : Itxaro Borda
Ahaidea : P.-P. B.
Moldaketa : Juana Etchegoin
( Partizionea)
Satan gehienak : Sü eta Ke
Sü
114 - Oritzen hiza zer astea
Xiberoa oro sü eta ke
Herra ederrak bazterretan
Eta zonbat odol ixurte
Ke
115 - Bai bena egün kontent
Izan diteala Xiberotarrak
Ez bagünü Lerin basatü
Ez zükean trajeriaren pastarik
Sü
116 - Xiberotarrek atzamanen düe
Beti zerbait abüsatzeko
Bena gü behar ere hor gütük
Gatz amiñi baten barreatzeko
Ke
117 - Arren egünko aski lan
Dantzañi bat eta parti
Hitz hartü diat pullarda bateki
Ez beitüt holakorik oraino ikusi
Jelkaldi 21
Mauleko türketak
Besagainka
118 - Kasü Lerinen izarra
Ez denez itzaltzen ari
Han dütün haidürü pettarean
Mila Frantses güdakari
Kotagorri
119 - Adio Lerin urde tzarra
Ta gora orai Jean de Foix
Gizona gizona beita
Afera bardin badoa
Beltza
120 - Lerinen ilusionea
Xiberoa alte zükeala
Bortizkerian galdüko düan
Indar gosez ebatsia
Txipa
121 - Hea goatzan Frantseser bürüz
Ikus ditzagün haien bürüak
Gure biharko adixkideak
Ta agian etziko etsaiak
Jelkaldi 22
Bataila Mauleko gaztelüan
Jean de Foix
122 - Aspaldian gogoan nüan
Espantoen sarraraztea
Mauleko basurde horri
Orai jin zitak egüna
Estrac
123 - Hebenko herritar güti
Joanen zitzok lagüntzera
Fite soil dükek gaztelüan
Arrato zahar bat bezala
Comminges
124 - Hainbeste krima eginik
Gerla zibila piztürik
Düdatzen diat Xiberoan
Ixur dadin nigar handirik
Lautrec
125 - Jakin diat ez dik aspaldi
Gexan Agaramontesen ahotik
Eho züala motiko bat
Jeloskeriak pusatürik
Lomagne
126 - Hebenko jenteek aspaldian
Galtatzen düe bakea
Bena Lerin-ek betidanik
Traditü dik hitz emana
Bataila eta hil Lerin Jaun Kontea
Kiristiek kanta
Orai badügü bitoria
Gitean erretira
Goitü dügü etsaia
Kapitain güdükaria
Jinkoak eman deikü grazia
Dezagün erremestia
Azkenean hola agitzen
Tiranoak erorten
Jentea beita oldartzen
Züzenak behin kausitzen
Bortizkeriaren mosko beltzak
Galdürik bere hegalak
Hitzak eta ahaidea : Herrikoia
ÜDAN
Jelkaldi 23
Done Jakeseko erromesek eta Herritarrek pausatzen
harrizko oritgarria Etxebarren eta bertsetak kantatzen
Marti, Etxebarreko aüzapeza
127 - Adixkideak bildü gira
Heben lekü triste hontan
Inozent baten odola
Ixuri den güne bertan
Maltako zaldüna
128 - Ikusirik alagera
Erramü egünez etxen
Ihor ez beita ohartzen
Malürra delarik heltzen
Margarita
129 - Bereterretx gure nigarrek
Ez haüe ez arrapiztüko
Bena izanagatik krima bat
Ez hizate hil deüserentako
130 - Lerinek hitarik fite
Pakatü dik bere krima
Goiz ala berant mintzo beita
Jaungoikoaren jüstizia
Marisantz
131 - Hebentxeko harri honek
Sala beza mündüari
Bortizkeriaren izenean
Zer agitü zeion Bereterretxi
Olerkaria
132 - Kanta ditzagün bertsetak
Gure lagüna gogoan
Horien medioz agian
Egon zaikü memorian
Bereterretxen kantorea
Haltzak ez dü bihotzik
Ez gaztanberak ezürrik
Ez nüan uste erraiten züela
Aitunen semek gezürrik
Andozeko ibarra
Ala ibar lüzea
Hiruretan ebaki zeitan
Armarik gabe bihotza
Berterretxek oheti
Neskatoari eztiki
Abil eta so egin ezan
Gizonik denez ageri
Neskatoak berehala
Ikusi züan bezala
Hiru dozena bazabilzala
Leiho batetik besteala
Berterretxek leihotik
Jaun konteari goraintzi
Ehün behi bazereitzola
Bere zezena ondotik
Jaun konteak berehala
Traidore batek bezala
Berterretx aigü bortala
Ützüliren hiz berehala
Ama indazüt atorra
Mentüraz sekülakoa
Bizi denak orrit ükenen
Dü Bazko biharamena
Heltü nintzan Ligira
Buneta erori lürreala
Buneta erori lürrila
Eta eskürik ezin behera
Heltü nintzan Ezpeldoira
Han haritx bati esteki
Haritx bati esteki
Eta bizia zeitan ideki
Marisantzen lasterra
Bostmendietan behera
Lakarri Buztanobila
Sartü da bi belainak herresta
Buztanobi gaztea
Ene anaie maitea
Hitzaz honik ez balinbada
Ene semea joan da
Arreba ago ixilik
Ez otoi egin nigarrik
Hire semea bizi balinbada
Mentüraz Mauleala doa
Marisantzen lasterra
Jaun kontearen bortala
Ai ei eta Jauna non düzüe
Ene seme galanta
Hik bahiena semerik
Berterretxez besterik
Ezpeldoi altean dük hilik
Abil eraikan bizirik
Ezpeldoiko jenteak
Ala sentimentü gabeak
Hila hain hüllan üken
Eta deusere ez zakienak
Ezpeldoiko alaba
Margarita deitzen da
Berterretxen odoletik
Ahürkaz biltzen ari da
Ezpeldoiko bukata
Ala bukata ederra
Berterretxen atorretik
Hiru dozena omen da
AZKEN PEREDIKÜA
133 - Hona beraz adiskideak
Ürrentzen dela pastorala
Jokatü dügü bihotzez
Bereterretxen trajeria
134 - Ezi amiragarria
Hainbeste urteren bürüan
Kantore bat gogoetan
Bizirik Eüskal Herrian
135 - Gaixo Bereterretx tristea
Ez hizateke ez lehena
Handi mandien gütizian
Ogen gabeko bitima
136 - Haatik nor haboro galtzeetan
Kriminela ala inozenta
Honek galdürik bizia
Besteak aldiz arima
137 – Nahi izan dügü erakutsi
Bortizkeriaren saria
Gizonen jaidüra beltza
Atzo egün den bezala
138 - Ber denboran ere ustea
Amodioaren indarra
Ezi herioa beno
Handiago beita bizia
139 - Esker hoberenak egiazki
So egile maitagarriak
Züer medio beitüke
Biharamen jokü xaharrak
140 - Aurten Andozeko ibarran
Apaintü zaizkü herriak
Pastoralaren oldarrak
Iharrausirik bihotzak
141 - Ikus arte adixkideak
Zoazte sosegü handian
Trago bat edan ondoan
Kasü egin üngürüagietan
142 - Gora gure Eüskal Herria
Bizi dadila bakean
Hartan irus Xiberoa
Arbasoen ametsetan
Azken kantorea
Andozeko ibarran
Andozeko ibarran
Heltzen delarik Bazko bere tenorean
Harpe zilo barnetan iraztorra berdeetan
Arroka ixiletan erreka gordeetan
Irrintzin bat jeikitzen da gaüaren erdian
Andozeko ibarran
Herrian baratü zaikü oihartzün ozena
Herraren altarean odolaren saria
Maitasünaren botza Ezpeldoiko hargian
Bereterretx hire auhena herritarren gogoan
Andozeko ibarran
Eüskaldünak nahi dü izan libro etxean
Arbasoen lürretan besteen errespetüan
Damürik mentez mente ebilirik galtzeetan
Atzo egün den bezala arranoen menpean
Andozeko ibarran
Jauna begira ezazü heben dügün bizia
Azkena galdü gabe Eüskaldün jentea
Bere mintzajeareki Herri bat zabala
Bereterretxen odoletik beikira gü ere
Andozeko ibarran
Hitzak eta ahaidea : P.-P. B.
Moldaketak : Juana Etchegoin