Catherine Arhex-en Fifi la brebis ipuina xiberotarrez: Fifi ardittoa
- Xehetasunak
Catherine Arhex-ek haurrentzat frantsesez idatzi düan Fifi la brebis ipuina xiberotarrez dügü orai, Fifi ardittoa. Catherine Arhex liginagarra libürü horren marrazkien egilea da ere. Panpeia Etxebarne mauletarrak Xiberoko eüskaraz ezarri dü.
Biarnoko Goeseko Osolasba argitaletxeak Fifi ardittoaren edizione elebidün proposatzen dü.
Fifi ardittoa ez da Panpeia Etxebarne Sü Aziaren bürüzagiaren lehen ützülzale lana. 2010ean, Robert Laxalt xiberotar jatorrizko idazle estatübatüarraren Sweet Promised Land (Mon père était berger frantsesez) libürua xiberotarrez eman züan, Aita artzain zen izenbürüarekin, eta aurten Antoine de Saint-Exupéryren Le Petit Prince ipuin famatüa ere, Printze ttipia izenbürüarekin. Sü Azia da bi libürü horien argitarazalea.
Fifi ardittoa manatzeko:
Prezioa: 10 euro + posta gastüak
Xüxenki elkitzea: Sü Azia Hondarearen etxea 64130 Maule Lextarre Tél : 05 59 28 05 67
Printze ttipia manatzeko:
Prezioa: 17 euro + posta gastüak
Aita artzain zen manatzeko:
Prezioa: 20 euro + posta gastüak
Xiberotarraren ortografia Xehetarzün zonbait
- Xehetasunak
Oro har, eta xantza da, xiberotarraren ortografia finkatürik da. Euskaltzaindiak gomendatzen dütüan euskara batuaren idazteko arauer jarraikitzen zaie (www.euskaltzaindia.net - Arauak). Haatik, püntü zonbait ez ziren argi.
Gogo honez, xiberotarrez idazten düen, xiberotarra erakasten düen eta xiberotar eüskalzale zonbait lau aldiz bildü gira Mauleko Zerbütxügünean puntü horien argitzeko (2012-11-24, 2013-01-26, 02-23 eta 03-30). Parte hartü düenen zerrenda lotürik den txostenaren ürrentzean dago (Xiberotarraren ortografia).
Izkiribatzeko molde hoberena zoin den deliberatü dügü, üsüenik Xiberoan ahozkatze hedatüenaren berrestez. Prefosta, ikertü ez dügün puntürik ere egoiten da. Printzipio nausia da ahozkatzea eta ortografia bi gaüza ezbardin direla, lehenak bigerrenean eraginik ükenik ere.
Sü Aziak 18. Korrikan parte hartü dü Muskildin martxoaren 16an arrastiritan
- Xehetasunak
Sü Aziak 18. Korrikan parte hartü dü Muskildin martxoaren 16an arrastiritan (495. km). Argazkian alkartebürüa lekükoa esküan.
Gamere-Zihigako maskaradak
- Xehetasunak
Xiberoan gainti, negü gorritik bedatseala, aurten ebiliko diren maskaradak Gamere-Zihigako gazteek emanik dirateke. Hona, arren, noiz eta non ikusi ahal izanen diren gure kartiel hontako ihauteriak bereziak : Barantailaren 10a : Zihigan (lehen agerraldia) ; 17a : Ligi-Aterein ; 24a : Arrokiagan / Martxoaren 3a : Atarratze-Sorolüzen ; 9a (neskenegüna) : Altzürükün ; 17a : Barkoxen ; 24a : Zalgize-Donazteben ; 31a : Aloze-Ziboze-Onizegainean / Apirilaren 7a : Larrainen ; 14a : Urdiñarben ; 21a : Ozaze-Züharan ; 28a : Altzaien / Maiatzaren 5a : Gameren (azken agerraldia).
4 orria 7 orritik