Gerezien denbora pastorala
- Xehetasunak
2014. urtea zinez emankor da pastoralez. Ez da bat, ez bi, bena bai hiru pastoral / trajeria ikusi dügüla.
Bedatsean, Jean Mixel Bedaxagar-en Akitaniako Alienor üken günüan Maulen, üdako hatsarrean Itxaro Bordaren Gerezien denbora izan zen Baionan eta ondotik, Garindainen, Pier Pol Berzaitzen Petti Buhame. Harrigarri izanik ere, ez da lehen urtea 3 trajeria izan dela. 1909an, adibidez, Urdiñarben Roland eta Abraham izan ziren eta Mendikotan Les quatre fils d’Aymon.
Bi hitz aurtenko Gerezien denbora. Bere bürüa “pastoral post-industrial” edo “hiri-pastoral” gisa presentatzen dü. Baionan arramaiatzaren 29an eta Itsasun üztailaren 20an emanik, Itxaro Borda idazleak ez dü xiberotarrez idatzi. Halere, trajeriaren arauak errespetatü dütü eta azkenean, Xiberoan ez sortürik eta ez emanik ere, erran dezakegü egiazko pastoral bat dela / zela. Amodio istoria kontatzen dü XX. mentearen hatsarreko Bokaleko bürdüinola langileen borroken eta greben artean.
Oro har lan eder bat.
Ederlezi pastorala
- Xehetasunak
EDERLEZI pastorala Gotainen sortü da 2013ko martxoaren 24ean, XIRU jeialdiaren baitan. Mixel Etxekoparek idatzirik, 2013ko agorrilaren 25ean emanik izan da Arrosan eta Iruñean ere 2014ko maiatzaren 17an.
EDERLEZI hitza Tziganoentako bedatseko besta handia da.
Ixtoria hontan ama batek menteak zeharkatüko dütü Euskal Herrian, bere zazpi alabekin, XVII.etik XXI.eala, Bizkaiatik Xiberoala.
Eta popülü hau markatü dütüan gertakari handien eta latzen jakile izanen dira, Buhameen gora beherak kontatüz Euskal Herrian.
Sü Aziaren entzünezko funtsa deskubri ezazüe!
- Xehetasunak
Oraidanik, 2014ko apirilaren 2tik, Sü Azia elkarteak, gogo honez, züen eskü ezarten dütü 1960, 1970, 1990 urte alteetan jente ezbardinek bildüriko soinüak.
Hondare altxor hau behatzen ahal düzüe, biltzaile, jente eta partaide hanitxen lagüngoaren medioz. Denak eskertü nahi dütügü heben.
Eskerrak ere kantarier, idazleer, ahaide egileer, eta familier honartü beitüzüe denekiko den hontarzün hau, denen eskü üztea, biharkoer entzünarazteko gisan emaitez.
Minüta bateko zatiak entzüngai dira, dokümentü horik ere osoki entzün ditzakezü. Hortarako, Sü Aziarekin harremanetan sar zite helbide hontara :
Baimenakilanko dokümentüak entzün ditzakezü ere. Hortarako, SÜ AZIArekin harremanetan sar zite
3 orria 7 orritik