Bizi sinple bat/ Liginaga-Astüe 1937. urtean/Pastoralen gerla Urdiñarbe 1909-1912
- Xehetasunak
EUSKARA BATUA/ZUBERERA / AITZINA PIKA
- Xehetasunak
EUSKARA BATUA/ZUBERERA & ZUBERERA/EUSKARA BATUA Hiztegi Ttipia
Postaz helaraztez (igorte fresak barne): 10 € (Iparraldea & Frantzia) ; 13 € (hegoaldea & Espainia)
AITZINA PIKA, Züberoako jauzien, sonüegileen eta dantzarien üngürüan…
Jean-Michel Bedaxagar
Postaz helaraztez (igorte fresak barne): 36 € (Iparraldea & Frantzia) ; 39 € (hegoaldea & Espainia)
'Aitzina pika' libürüa - Aitzin-saltze
- Xehetasunak
Nor ote izan zen, kantiniersa agertü beno lehen, maskaradetan ikusten ahal zen azken maka beltza? Zoin ote zen Maule-Lextarreko Galerien zübü-saihets batetik besteala, fr
isat dobleak egitez, jauzten zen zamaltzain izigarri hura? Zonbat xiberotar dantzari haütü orozbakoz ebatsi zeizkün 1914-1918ko gerlak?
Galto horietzaz arrapostüak, bai eta beste argibide prunki ere jakinen dütügü Jean-Michel Bedaxagar urdiñarbetarrak adelatü düan libürüarekin. Sü Azia alkarteak argialatüren düan lan horrentako, ikertze hanitx egin dü, Xiberoko 180tik gora dantzari eta hogeita hamar bat sonügileren bizi-ürratsen kontatzeko, jakilegoen biltzeko, nola ere argazki zaharren biribilkatzeko, horik oro Lexarduart famatüaren (Lakarri/Atharratze) bidelagün edo jarraikizale izan zirelarik.
Berak egin düan parteaz haborokin, Urdiñarbeko kantari eta sonülariak beste zonbait jakitünen lagüngoaz prebalitü da, sail berezi elibaten bedakatzeko, aipa detzagün: Xabier Itçaina (düala 100 urte beno haboro, biribilka emaiten ziren Xiberoko dantzak) ; Ion Iruretagoyena (Bralearen sorterroak) ; Jean-Claude Larronde (kanpoko herrietarat egin zir
en jelkaldiak: Polonia Erresuma Batua, etab...) ; Marcel Gastellu eta Geneviève Marsan (ttun-ttunaren aipamen xehea).
Kolorez beztitürik datekean « Aitzina pika» izeneko libürüa, ekaina edo arramaiatz erdixetan agertüko da, Atharratzen hilabete horren 20tik 24ala agitüko diren, aipagei horren ildoko libertitzeen eta erakuska eder baten artean.
Libürüa salgei date 30 eurotan, bena oraidanik manatzen ahal düzüe, kasü hortan 25 euro zaizüelarik kosteko (izan daitean posta igorte fresak barne). Aitzin-saltze honek apirilaren 1etik maiatzaren 15eala artino iraünen dü. Züen izen eta beste jakinbeharrekila batean, xeka igor ezazüe helbide hontara: Sü Azia - Hondarearen Etxea - 64130 Maule-Lextarre. Gure kontüala xüxenka pakatü nahiago bazünüe, mezü bat igor ezagüzüe helbide elektroniko hontara:
Aitzina pika
Jean-Michel Bedaxagar
Armanak Egunaria
- Xehetasunak
1887. eta 1914. urteen artean agertü zen Ziberoko Egünaria urtekariko 25 artikülüren bildüma bat, ordü hetan izkiribatzen zen maneran eta oraiko idatzarauetan agerrarazirik (ikus ondoko etsenplüa).
Ipar Eüskal Herriko honenbeste salgünetan erosgei eta ondoko helbide hontan manatzekoa:
1 orria 7 orritik