Sü Azia elkarteak, gogo honez, züen eskü ezarten dütü 1960, 1970, 1990 urte alteetan jente ezbardinek bildüriko soinüak.
Hondare altxor hau behatzen ahal düzüe, biltzaile, jente eta partaide hanitxen lagüngoaren medioz. Denak eskertü nahi dütügü heben.
Eskerrak ere kantarier, idazleer, ahaide egileer, eta familier honartü beitüzüe denekiko den hontarzün hau, denen eskü üztea, biharkoer entzünarazteko gisan emaitez. Minüta bateko zatiak entzüngai dira, dokümentü horik ere osoki entzün ditzakezü. Hortarako, Sü Aziarekin harremanetan sar zite helbide hontara : soinuak@suazia.com Baimenakilanko dokümentüak entzün ditzakezü ere. Hortarako, SÜ AZIArekin harremanetan sar zite soinuak@suazia.com helbide hontara. |